59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

22-01713 gora jotzeko errekurtsoa, honekin loturik: izangai onartu eta baztertuen zerrenda behin-behineko onestea, udaltzain lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian

Jaso dugu Nafarroako Administrazio Auzitegian jarri den 22-01713 gora jotzeko errekurtsoa. Lydia Rivera Vázquezek jarri du errekurtsoa, Uharteko Udalak 2022ko uztailaren 27an emandako Alkatetzaren Ebazpenaren kontra, haren bidez onetsi baitzen izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, udaltzain lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian.

Interesdun diren pertsonak edo erakundeak epatzen dira, auzitegi horretara ager daitezen interesdun gisa (Iruñeko Iturrama kaleko 10ean), hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 12.2 artikuluari (erregelamenduak aipatutako foru lege hori garatzen du toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak artikulu horri emandako idazketaren arabera.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Uharten, 2023ko martxoaren 7an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2303910