59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, Giza Baliabideetako kudeatzaile lanpostu bat betetzeko lekualdatze-lehiaketa bidez. Lekualdatze-lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzea

Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko urtarrilaren 25ean hartu erabakiaren bidez onetsi zen deialdia Berriozarko Udalaren zerbitzuko Giza Baliabideetako kudeatzaile lanpostu bat lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko. Deialdia eta haren oinarriak argitaratu ziren 2023ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 16an.

Kontuan hartuta ez dela aurkeztu lekualdatze-lehiaketa horretan parte hartzeko eskaerarik ezarritako epearen barruan, eta deialdiaren 4. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, Alkatetzaren martxoaren 6ko 20230121 zenbakidun Ebazpenaren bidez, honako hau ebazten da:

1.–Bete gabe uztea deialdia Berriozarko Udalaren plantilla organikoan 117 zenbakia duen Giza Baliabideetako kudeatzaile lanpostua lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori Gobernu Batzarrak onetsi zuen 2023ko urtarrilaren 25ean, eta 2023ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 16an.

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orriko egoitza elektronikoan argitara dadila agintzea, eta sindikatu-ordezkaritzari igortzea.

Berriozarren, 2023ko martxoaren 6an.–Alkateordea, Mikel Etxeberria Agirre.

Iragarkiaren kodea: L2303840