59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AÑORBE

23-00338 gora jotzeko errekurtsoa, deialdi honen onespenaren aurka: deialdia, merezimendu-lehiaketaren bidez bete daitezen lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean

Iragarki honen bidez aditzera ematen da 23-00338 gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Arturo Hernández Armendárizek Nafarroako Administrazio Auzitegian, Añorbeko Udalak emandako Alkatetzaren 2023ko urtarrilaren 5eko Ebazpenaren aurka, deialdi honen onespenarekin loturik: deialdia, merezimendu-lehiaketaren bidez bete daitezen lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.

Orobat, epatzen dira espedientean interesdun izan daitezkeen pertsonak eta erakundeak, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, 10 egun balioduneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, uzi horien kontra egiteko. Hori dena, jarraikiz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan –6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa–).

Añorben, 2023ko martxoaren 6an.–Alkatea, Joaquín Sanz Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2303826