59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OIBAR

Deialdia, gizarte-langilearen lanpostu bat aldi baterako betetzeko

Oibarko alkateak, martxoaren 6ko 45/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi du. Hona hemen haren oinarriak:

LEHIAKETA-OPOSIZIO BIDEZKO DEIALDIA, GIZARTE LANGILE BATEN LANPOSTU BAT ALDI BATERAKO BETETZEKO, BEHIN-BEHINEKO LAN-KONTRATUDUNAREN ARAUBIDEAN, ETA ORDEZKAPENAK EGITEKO ZERRENDA BAT ONESTEKO

1. oinarria. Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da gizarte-langilearen lanpostu bat betetzea eta ordezkapenak egiteko zerrenda bat onestea, Oibarko Udalean eta haren Eguneko Arreta Emateko Landa Zentroan (15 erabiltzaile gehienez) sortzen diren beharrei erantzuteko.

Eskainitako kontratazioa lanaldi osokoa izanen da, eta iraunen du egun eginkizunak betetzen dituenak baimena duen bitartean.

Hautaketa horretatik sortzen den zerrenda erabiliko da hurrengo kontratazio eta ordezkapenetarako, eta indarrean egonen da beste deialdi bat onetsi bitartean.

Zerrendaren indarraldia bitartean, lanpostu bererako beste zerrendaren bat eratzen bada Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako hautaproben deialdi publiko baten bidez, berrikiago onetsitako zerrendetako izangaiak lehenetsiko dira zerrenda zaharragokoen aurretik.

1.2. Lanpostuak abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko Administrazioaren B mailari dagozkion ordainsariak izanen ditu, eta urteko ordainsari gordina izanen da lanpostu horretarako plantilla organikoan ezarritakoa.

1.3. Lanpostuaren eginkizunak honako hauek dira, aipamen hutsez eta bestelakoak baztertu gabe:

–Eguneko Arreta Emateko Landa Zentroa:

  • Erabiltzaileak hartzeko programa.
  • Banakako Arreta Plana prestatzea, aldatzea eta aldian behin berrikustea.
  • Erabiltzaileen eta haien familien jarraipena egitea: komunikazioa, aholkularitza eta orientazioa.
  • Zentroko taldea koordinatzea (sukaldeko langileak, gerokultoreak, fisioterapeuta eta terapeuta okupazionala).
  • Lankidetza beste erakunde eta organo batzuekin: Oinarrizko Gizarte Zerbitzua, Osasun Zentroa, LARES, Jarraipen Batzordea.
  • Eguneko zentroan erabiltzaileekin egiten diren jarduera guztiak planifikatzea, koordinatzea, gainbegiratzea eta gauzatzea, zentroak behar bezala funtziona dezan, fisioterapiarekin eta terapia okupazionalarekin lotutakoak izan ezik. Asteko programazioa egitea eta ordutegiak koordinatzea.
  • Erabiltzaileei zuzeneko arreta ematea zentroan (astelehen, asteazken eta ostiraletan, 10:00etatik 12:00etara): prentsa-lantegia egitea, estimulazio kognitiboa eta beste jarduera terapeutiko batzuk.
  • Ikuskapenetan laguntza ematea.
  • Zentroaren kontabilitatearen berrikuspena eta jarraipena.
  • Komunikazioa:
    • Zentroaren sare sozialen jarraipena: Facebook eta Instagram.
    • Bideoen edukia sortzea eta grabatzea, igotzeko.
  • Proiektuak eta memoriak egitea: senideendako eta erabiltzaileendako gogobetetasun-galdetegiak, urteko memoria, dirulaguntzen eskaera eta justifikazioa, txostenak Nafarroako Gobernura bidaltzea, Jarraipen Batzordearen bilerak.
  • Lanpostuak eskatzen dituen lanbide gaitasun eta trebetasunekin bat etorriz, agintzen zaion beste edozein.

–Udala:

  • Udalaren lan poltsaren koordinazioa.
  • Etxebizitza: arreta eta laguntza ematea etxebizitzari buruzko informazioa eskatzen duten pertsonei. Dirulaguntza ekonomikoak eskatzeko laguntza ematea: David, Emanzipa, alokairu sozialeko etxebizitzen errolda.
  • Material ortoprotesikoa eta haren egoera gainbegiratzea.
  • Herriko erretiratuen klubaren jardueretan laguntzea: hitzaldiak, txangoak, kartelak, dirulaguntzen frogagiriak, etab.
  • Haur eta gazteendako jarduerak.
  • Erabiltzaileei arreta ematea, beren eskumenen barruan, edo, hala badagokio, bideratzea.
  • Berdintasunaren arloko dirulaguntzak kudeatzea eta proiektuak egitea: Genero Indarkeriaren Aurkako Estatu Ituna, Nafarroako Berdintasunerako Institutua, ijitoekin genero-eragina duten prestakuntzak, etab.
  • Beste zerbitzu publiko eta pribatu batzuekin koordinatzea.
  • Lanpostuak eskatzen dituen lanbide gaitasun eta trebetasunekin bat etorriz, agintzen zaion beste edozein.

1.4. Hautapen probak 6. oinarrian ezarritakoak dira.

1.5. Lanaldia 8:00etatik 15:20era bitartekoa izanen da, eta zerbitzuaren beharrei egokituko zaie beti. Hala ere, noiznahi aldatzen ahalko du Administrazioak.

2. oinarria. Izangaien betebeharrak.

2.1. Parte hartu nahi dutenek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Europar Batasuneko kide den estatu bateko nazionalitatea izatea, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio; orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, Batasuneko herritarren ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Adinez nagusia izatea.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Gizarte Laneko diplomadun titulua izatea, edo balio bereko beste titulu bat, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisikoak eta psikikoak izatea.

e) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua.

Espainiako nazionalitatea ez izanik parte hartu nahi dutenek, aurkeztu beharko dute zinpeko deklarazioa edo hitzematea, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik galarazten dienik beren estatuko funtzio publikoan sartzea.

f) B gidabaimena eta autoa izatea.

2.2. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira oinarri honetan ezarritako baldintza guztiak, bai eta hautapen prozesuak eta kontratazioak iraun bitartean ere.

3. oinarria. Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Oibarko Udalaren erregistroan aurkeztu beharko dira, edo baliatuz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren bideetako bat (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea). Eskabidea aurkezten bada 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan jasotako bideetariko edozein erabiliz, eskatutako dokumentazioa aurkeztu izanaren frogagiria igorri beharko zaio Udalari, posta elektroniko bidez, honako helbide honetara: ayuntamiento@aibar.es eta bertan inguruabar horren berri emanen da, betiere eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen.

Eskabideak lotu beharko zaizkio I. eranskinean argitaratzen den ereduari.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

–Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nortasuna frogatzen duen beste agiri baliokideren batena.

–Gidabaimenaren fotokopia.

–Titulazioaren fotokopia.

–Lehiaketa-fasean baloratu behar diren alegatutako merezimenduen ziurtagiriak.

3.2. Minusbaliotasuna duten izangaiek, parte hartzeko eskabidearekin batera, minusbaliotasuna dutela frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, eskabidean bertan eska ditzakete ariketak egiteko behar dituzten egokitzapenak, denbora eta baliabide aldetik, horien beharrik izanez gero. Aparteko orri batean, adierazi beharko dute zer minusbaliotasun duten eta zer egokitzapen eskatzen duten.

4. oinarria. Eskabideak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

5. oinarria. Izangaiak onartzea.

5.1. Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Oibarko Udaleko alkateak ebazpena emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Udalaren iragarki taulan eta web-orrian (www.aibar/oibar.org) argitara emateko aginduko du. Izangai bazterturik ez bada, besterik gabe onetsiko da onartuen zerrenda behin betiko gisa. Izangai baztertuek 5 egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

5.2. Behin betiko zerrendak.

Erreklamazio epea iragan eta haiek ebatzita daudela, alkateak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Udalaren iragarki taulan eta web-orriaren egoitza elektronikoan (www.aibar/oibar.org). Orobat, probak zein toki, egun eta ordutan hasiko diren adieraziko da.

6. oinarria. Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

Oposizio-lehiaketak bi fase ez baztertzaile izanen ditu: oposizioaldia lehenbizi; lehiaketaldia ondoan.

6.1. Oposizioaldia (70 puntu gehienez ere):

Proba honetan aukera anitzeko galdera sorta bati erantzun beharko zaio, gehienez ere ordubetez, eta erantzun zuzena bakarra izanen da. Galderak deialdiko II. eranskinean ageri diren gaiei buruzkoak izanen dira. Erantzun okerrak zehatuko dira, alegia, oker bakoitzeko 0,10 puntu kenduko dira.

Proba horretan gehienez ere 70 puntu emanen dira.

6.2. Lehiaketaldia (30 puntu):

A) Laneko esperientzia. (Gehienez 20 puntu).

–Titulartasun publikoko edo pribatuko adinekoen egoitzetan edo eguneko zentroetan gizarte-langilearen lanetan egindako zerbitzu-urte bakoitzeko: 5 puntu.

–Titulartasun publikoko beste baliabide batzuetan gizarte-langilearen lanetan egindako zerbitzu urte bakoitzeko: 2 puntu, eta gehienez ere 5 puntu.

–Titulartasun pribatuko beste baliabide batzuetan gizarte-langilearen lanetan egindako zerbitzu-urte bakoitzeko: 1 puntu, eta gehienez ere 3 puntu.

Esperientzia denborak urte osoa egiten ez badu, proportzioan dagokiona emanen zaio. Lanaldi osoak eta partzialak balio bera izanen dute.

Emandako zerbitzuak frogatuko dira kontratua egin duen enpresa edo administrazio publikoaren ziurtagiriekin edo lan bizitzaren ziurtagiriarekin; haietan hauek agertu beharko dira: lanpostua, kontratuen hasiera eta bukaera datak eta bakoitzaren lanaldia.

B) Prestakuntza ikastaroak. (Gehienez 10 puntu).

–Pertsonarengan zentratutako arretako prestakuntza-programak egiteagatik (masterra, graduondokoa, aditua), 5 puntu.

–Lanpostuarekin zerikusia duten gaietan hobekuntza-ikastaroak egiteagatik, titulu edo ziurtagiri bidez frogatuta:

  • Ziurtatutako 10 prestakuntza orduko: 0,1 puntu; gehienez, 4 puntu.

–Zentroen edo ekipoen koordinazioarekin lotutako bestelako prestakuntza:

  • Ziurtatutako 10 prestakuntza orduko: 0,1 puntu; gehienez, 2 puntu.

Betiere, hautaprobak egin ondotik baloratuko dira merezimenduak, eta bertan jasoko dira izen-deiturak eta puntuazioa.

7. oinarria. Kalifikazio epaimahaia.

7.1. Kalifikazio epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Aritz Burguete Blasco, alkatea.

  • Ordezkoa: Carlos Arbeloa, Oibarko Udaleko Gizarte Ongizateko zinegotzia.

–Epaimahaikidea: Izaskun Martínez Zabaleta, zinegotzia.

  • Ordezkoa: Beatriz Olagüe Turrillas, Oibarko Udaleko Gizarte Ongizateko zinegotzia.

–Epaimahaikidea: Edurne Sesma Aguas, Udaleko gizarte-langilea.

  • Ordezkoa: Ana Elarre Aznárez, Zangozako Eskualdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-langilea.

–Epaimahaikidea: Susana Jiménez Maestre, langileen ordezkaria.

  • Ordezkoa: hark eskuordetzen duena.

–Idazkaria: –Elena Gurbindo Tellechea, idazkaria.

  • Ordezkoa: Raquel García Areso, Ledeako Udaleko idazkaria.

7.2. Epaimahaia modu baliodunean eratzeko eta jarduteko, beharrezkoa izanen da bertan izatea hura osatzen duten kideen gehiengo osoa.

7.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sortzen diren arazo guztiak eta, berdinketa suertatuz gero, mahaiburuak kalitateko botoa erabil dezake.

7.4. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta organo dei egileari hala adierazi, baldin eta suertatzen badira Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean abstentziorako jasota dauden arrazoiak. Halaber, izangaiek mahaikideak errekusa ditzakete, arrazoi horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaia aldatzen bada, abstenitzeko eta errekusatzeko ezarritako arrazoiak direla eta, izangai onartuen eta baztertuen zerrendekin batera emanen da horren berri.

7.5. Epaimahaiak aholkulari espezialisten laguntza izan dezake, laguntzeko proba batzuetan nahiz guztietan. Horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

8. oinarria. Emaitzak.

8.1. Lehiaketaldiko kalifikazioa amaitu ondoren, epaimahaiak Udalaren iragarki-taulan eta web-orriko egoitza elektronikoan argitaratuko du izangaien zerrenda lortutako puntuazioaren ordenan, lortutako kalifikazioen baturaren arabera, eta puntuazio handiena lortu duen izangaiaren aldeko izendapen-proposamena eginen du. Gainerako izangaiak ordezkapenetarako zerrenda edo poltsa batean egonen dira.

8.2. Kontrataziorako proposatutako pertsonak honako hauek aurkeztu beharko ditu: sexu izaerako delituen ziurtagiria, deialdian eskatutako tituluaren kopia konpultsatua edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu izanaren frogagiriarena, eta alegatutako merezimenduen ziurtagiri originalak edo behar bezala konpultsatuak. Proposatutako izangaiak ez baditu eskatutako agiri horiek aurkezten Administrazio deitzaileak lanpostuan lanean hasteko emandako epean, behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, ez da izendatuko, eta egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, galarazi gabe eskabidean egindako faltsukeriagatik dagokion erantzukizuna.

8.3. Arestiko atalean adierazitako kasuan, ondoriozko zerrendan ondo-ondotik heldu den pertsona izendatuko da, eta harekin ere aitzineko apartatuetako prozedura bera erabiliko da.

9. oinarria. Datuen babesa.

9.1. Lan hori egiteko, erabiltzaileen datu pertsonalak eskuratzen ahalko ditu, osasunari buruzkoak barne, eta fitxategiak dauden tokietara sartzeko baimena izanen du. Une oro konfidentzialtasuna gordeko du datu pertsonalei, irudiei eta egindako lanetan jasotzen duen informazio orori buruz (egoera fisikoa, prozesu patologikoak, egoiliarren familia egoera eta abar). Daukan informazioa erabili ahalko du soilik lanpostuko beharkizun eta beharretarako, eta ezin izanen du erabili lanekoaz besteko helburuetarako, ez eta hirugarrenei jakinarazi ere. Konfidentzialtasunaren betebeharra mugagabea da. Hautatutako pertsonak bere lana dela-eta ezagutzen dituen datuen konfidentzialtasuna eta tratamendu egokia bermatu beharko ditu, eta bete beharko ditu sekretu profesionalaren betebeharrak eta 2016/679 (EB) Erregelamenduan eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan jasotakoak.

9.2. Parte-hartzaileei jakinarazten zaie Udala dela ematen dituzten datu pertsonalen tratamenduaren erakunde arduraduna, eta haren helburua langileak hautatzea eta deialdiaren xede den lanpostua betetzea dela. Datuak zertarako biltzen diren, helburu hori betetzeko behar den denboran gordeko dira. Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz edo egoitza elektronikoaren bidez. 2016/679 (EB) Erregelamendua.

10. oinarria. Errekurtsoak.

Deialdi honen, bere oinarrien edo hura aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak emanak ez badira, hautara, honako errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Oibarren, 2023ko martxoaren 6an.–Alkatea, Aritz Burguete Blasco.

I. ERANSKINA

Eskabide-eredua (PDFa).

II. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. gaia.–39/2006 Legea, abenduaren 14koa, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa: mendekotasuna dutenen autonomiarako eta arretarako sistema (2): Mendekotasuna eta haren balorazioa. Eskubidea aitortzea. Sistemaren finantzaketa eta onuradunen ekarpena.

2. gaia.–Abenduaren 2ko 92/2020 Foru Dekretua, arautzen duena Nafarroako Foru Komunitateko gizarte zerbitzuen sistemaren barruan, egoitza zerbitzuen, eguneko zerbitzuen eta zerbitzu anbulatorioen funtzionamendua adinekoen, desgaitasuna dutenen, eritasun mentala dutenen eta gizarte-inklusioaren arloetan, eta, bestetik, baimenen, aurretiazko komunikazioen eta homologazioen araubidea. V. eta VI. tituluak eta I., II., III. eta IV. eranskinak.

3. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko gizarte-zerbitzuetako egoitza eta eguneko egonaldietarako lanpostuak ituntzeko eredua, Open House sistema berriaren baldintza teknikoen agiria eta baldintza administratiboen agiria.

4. gaia.–Adinekoa estimulatzea, alderdi fisiko, psikiko eta sozialean. Jarduera fisikoa, aisialdia eta terapia okupazionala eguneko zentroetan. Eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak eta jarduera garrantzitsuak.

5. gaia.–Pertsonengan zentratutako arreta integralaren eredua. Zer den. Printzipio gidariak. Profesionalak eta arreta rol berriak. (Pertsonarengan zentratutako arreta eredua. 1. eta 4. koaderno praktikoak. Matia Fundazioa).

6. gaia.–Mendekotasun egoeran dauden adinekoendako banakako arreta plana (Nafarroako Gobernuko Gizarte Politiketako Departamentuaren Gida) Arreta integralaren garrantzia. Diziplinarteko lantaldea. Erreferentziako profesionala: Antolamendua pertsonen zerbitzura. Banakako arreta planaren helburuak.

7. gaia.–Errespetua, duintasuna eta alderdi etikoak adinekoen arretan.

Iragarkiaren kodea: L2304083