59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko telekomunikazioetako ingeniari izateko bost lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 688/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko telekomunikazioetako ingeniari izateko bost lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betetzeko, 2022ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 11koan, argitara eman zen probak gainditu eta lanpostuen baldintzak betetzen zituzten izangaietatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren pertsonak izendatzeko proposamena, eta 30 egun naturaleko epea ireki zen izendapena egiteko eskatutako dokumentazioa aurkez zezaten.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 12ko 3201/2022 Ebazpenaren bidez, izendapen proposamen horretan sarturiko bost izangaiak funtzionario izendatu ziren.

Ezarritako epean eskaera eginda, txanda irekiko izangai Leyre Garralda Iriarte andreari borondatezko eszedentzia eman zitzaion, lanpostuaren jabetza-hartzearen egunetik beretik, une horretan beste administrazio publiko batean lanean ari baitzen langile finko gisa.

Deialdiaren 10.4 oinarriak ezartzen du ezen izangairen bati, funtzionario izaera eskuratu ondoren, lanpostuan batere aritu gabe borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik –betiere berak eskatuta eta indarreko araudian ezarritako kasuetan–, lanpostu huts hori ere deialdiaren 9.4 atalean xedatzen den moduan beteko dela.

Horiek horrela, bidezko da izendapen proposamena osatzea José Ignacio Polo Fernández jauna sartuz, bera baita prozesua txanda irekitik gainditu duten izangaien zerrendan lehendik proposatutako izangaien ondo-ondotik ageri dena.

Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskatutako agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Iruñean, 2023ko martxoaren 8an.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Goñi Muro.

Iragarkiaren kodea: F2304172