59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

33/2023 EBAZPENA, martxoaren 2koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez eskolaldi jarraitua edo eskolaldi malgua ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako edo Hezkuntza Bereziko ikastetxe batzuetan, 2023-2024 ikasturteari begira.

Hezkuntzako zuzendari nagusiak azaroaren 21ean emandako 527/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan eta Hezkuntza Berezikoetan, hala publikoetan nola pribatu itunduetan, eskolaldi jarraitua eta eskolaldi malgua modu esperimentalean ezartzeko prozedura arautuko duten jarraibideak onetsi ziren 2023-2024 ikasturterako.

Aipatu 527/2022 Ebazpenean ezarri ziren ikastetxe eskatzaileek bete beharreko baldintzak eskolaldi jarraituaren edo eskolaldi malguaren ezarpena onesteko.

Azterturik ikastetxe eskatzaileek aurkeztu dituzten proiektuak eta ikusirik Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko zuzendariak egin duen txostena, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe jakin batzuetan, 2023-2024 ikasturtean, eskolaldi jarraitua edo eskolaldi malgua modu esperimentalean ezartzeari buruzkoa, bidezkoa da horren gaineko ebazpena ematea.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2023-2024 ikasturtean, modu esperimentalean, Haur eta Lehen Hezkuntzako edo Hezkuntza Bereziko ikastetxe batzuetan eskolaldi jarraitua ezar dadila onestea, Hezkuntzako zuzendari nagusiak azaroaren 21ean emandako 527/2022 Ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen dituztelako (I. eranskinean dago ikastetxe horien zerrenda).

2. 2023-2024 ikasturtean, modu esperimentalean, Haur eta Lehen Hezkuntzako edo Hezkuntza Bereziko ikastetxe batzuetan eskolaldi jarraitua ezar dadila ezestea, Hezkuntzako zuzendari nagusiak azaroaren 21ean emandako 527/2022 Ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen ez dituztelako (II. eranskinean dago ikastetxe horien zerrenda).

3. 2023-2024 ikasturtean, modu esperimentalean, Tuterako La Anunciata eta Tuterako Compañía de María ikastxetxe itunduetan eskolaldi malgua ezar dadila baiestea, ikastetxeko titularrak dituen eskumenak erabiliz eta jarraian azaltzen denaren arabera:

a) Eskolaldi malgua ezartzeko prozedura abiatu dute Hezkuntzako zuzendari nagusiaren azaroaren 21eko 527/2022 Ebazpenean ezarritakoaren babesean, prozedura erabat burutu ez badute ere.

b) Egiaztatu da, ikastetxe horrek eskolaldiari buruz aurkeztu duen proiektuan, betetzen direla azaroaren 21eko 527/2022 Ebazpenean ezarritako betekizunak, eskolaldi malguko proiektuek nahitaez izan behar dituzten edukiei eta berezko ezaugarriei dagokienez.

4. Amaitutzat deklaratzea, 2023-2024 ikasturtean, Iruñeko San Ignacio ikastetxe itunduan eskolaldi jarraitua modu esperimentalean ezartzeko prozedura, hala eskatu baitu, berariaz, aipatu ikastetxeko titularrak.

5. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

6. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora.

Iruñean, 2023ko martxoaren 2an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

I. ERANSKINA

2023-2024 ikasturtean eskolaldi jarraitua ezartzeko baimena duten ikastetxeak

MOTA

IKASTETXEA

HERRIA

ESKOLALDI MOTA

1

Publikoa

Amaiur HLHIP

Amaiur (Baztan)

Jarraitua

2

Publikoa

Arizkun HLHIP

Arizkun (Baztan)

Jarraitua

3

Publikoa

Auritz HLHIP

Auritz

Jarraitua

4

Publikoa

Azpilagaña HLHIP

Iruña

Jarraitua

II. ERANSKINA

2023-2024 ikasturtean eskolaldi jarraitua ezartzea ezetsi zaien ikastetxeak

MOTA

IKASTETXEA

HERRIA

ESKOLALDI MOTA

ARRAZOIA

1

Itundua

Baztan ik.

Elizondo (Baztan)

Jarraitua

Familien botoetan ez da behar den ehunekoa (%) lortu

2

Publikoa

Patxi Larrainzar HLHIP

Iruña

Jarraitua

Familien botoetan ez da behar den ehunekoa (%) lortu

3

Publikoa

Paderborn Víctor Pradera HLHIP

Iruña

Jarraitua

Familien botoetan ez da behar den ehunekoa (%) lortu

4

Publikoa

Sanduzelai HLHIP

Iruña

Jarraitua

Klaustroaren botoetan ez da behar den ehunekoa (%) lortu

5

Publikoa

Las Amescoas HLHIP

Zudairi (Ameskoabarrena)

Jarraitua

Familien botoetan ez da behar den ehunekoa (%) lortu

Iragarkiaren kodea: F2303668