59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

29/2023 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimena ematen baitzaie Haur eta Lehen Hezkuntzako zenbait ikastetxe publiko eta itunduri atzerriko hizkuntzetan ikasteko programetan sartu eta haietatik ateratzeko.

Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 30eko 147/2016 Foru Aginduaren bidez, arautu ziren Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan diren Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan atzerriko hizkuntzetan ikasteko programen oinarrizko alderdiak, eta zenbait ikastetxeri baimena eman zitzaien programa horiek emateko. Foru agindu horretan xedatzen da deialdi baten bidez arautuko dela programa horietan sartzeko edo ateratzeko prozedura.

Hezkuntzako zuzendari nagusiak abenduaren 27an emandako 423/2022 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan diren Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak atzerriko hizkuntzetan ikasteko programetan sartu edo programatik ateratzeko eskaerak egiteko, 2023-2024 ikasturteari begira.

Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, non proposatu baitu baimena ematea ebazpen honen 1. eranskinean agertzen diren ikastetxeei programetara sartzeko eta horietatik ateratzeko.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena ematea 1. eranskinean agertzen diren Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeei atzerriko hizkuntzetan ikasteko programetan sartzeko eta horietatik irteteko.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, 1. eranskinean agertzen diren ikastetxeetara, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Atzerriko Hizkuntzen Atalera eta Ikasketak Antolatzeko Atalera.

Iruñean, 2023ko otsailaren 22an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

1. ERANSKINA

1. 2023-2024 ikasturtean atzerriko hizkuntzetan ikasteko programetan sartzeko baimendutako ikastetxea:

F.E. SOFÍA BARAT-SAGRADO CORAZÓN IKASTETXEA, Iruña.

2. 2023-2024 ikasturtean atzerriko hizkuntzetan ikasteko programetatik ateratzeko baimendutako ikastetxea

SANTA VICENTA MARÍA HLHIP, Cascante.

Iragarkiaren kodea: F2303218