59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

18/2023 EBAZPENA, otsailaren 16koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez publizitatea ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan Lanbide Heziketako zikloetan eskaintzen diren ikaspostuak berriz dimentsionatzeko jarduketari, 2020ko Lurralde arteko Lankidetza Programa Bereziaren bidez finantzatutakoa.

Hazkunde ekonomiko eta sozialerako eta enplegagarritasunerako Lanbide Heziketako Planaren xedeak dira, batetik, ekonomiari beste bultzada bat emateko ekosistema bat sortzea, giza kapitalaren eta talentuaren aldeko apustua oinarri hartuta, eta, bestetik, biztanleria osoari prestakuntza eta kualifikazio profesionala bermatzea, hasi Lanbide Heziketako irakaskuntzetako ikasleetatik eta biztanleria aktiboraino. Hiru printzipiotan oinarrituko da: lehena, gaitasun profesionalak aitortzea eta egiaztatzea; bigarrena, Lanbide Heziketarako eta lanbide-orientaziorako sarrera malgutzea eta hobetzea, eta, hirugarrena, Lanbide Heziketako sisteman digitalizazioa, berrikuntza eta ekintzailetza txertatzea.

Lanbide Heziketako Planaren helburua betetzeko, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak bost jarduketa estrategiko zehaztu ditu. Jarduketa horiek 2020ko Lurralde arteko Lankidetza Programa Bereziaren bidez finantzatu dira, eta, Nafarroan, 2020-2021 ikasturtean hasi ziren garatzen. Horien artean dago Lanbide Heziketa berriz dimentsionatzeko jarduketa. Jarduketa horren helburua da hezkuntza sistemako Lanbide Heziketan ikaspostu gehiago eskaintzea, erantzun diezaien egun dauden prestakuntza-eskaerei eta gure lan-merkatuaren beharrei, halako moduz non bultzatu eginen diren hazkunde ekonomikoa eta soziala, lehiakortasunaren hobekuntza eta enplegagarritasuna.

Estatuan, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren esparruan, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak aurreikusi zuen 200.000 ikaspostu berri sortuko zirela Lanbide Heziketan 2020-2021 ikasturtetik aurrera, beharrezkoa baitzen hazkunde ekonomikoa bultzatzea eta enpresa-sarea berrindartzea, lehiakortasuna hobetuko zuten elementuak txertatuta. Elementu horien artean garrantzitsuenak dira kualifikazioa eta Lanbide Heziketa.

Nafarroako Foru Komunitatean, 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetako unitateak izan dira 2020ko Lurralde arteko Lankidetza Programa Berezitik datorren finantzaketaren bidez berriz dimentsionatu diren heziketa zikloen unitateak. 2020ko Lurralde arteko Lankidetza Programa Berezitik datozen funtsak jasotzen dituzten autonomia-erkidegoek beren gain hartzen duten betebeharra da, hain zuzen, finantzaketa horri publizitatea ematea.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak aldeko txostena egin du, publizitatea emateko Lanbide Heziketako zikloen unitateen artetik berriz dimentsionatu diren horiei, hots, Nafarroan lehendik dagoen Lanbide Heziketako ikaspostuen eskaintzan berriro sartu direnei, eta 2020ko Lurralde arteko Lankidetza Programa Bereziko funtsekin finantzatu direnei. Horiek horrela, eta baliatuta Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Publizitatea ematea, ebazpen honen eranskinean adierazten den moduan, 2020ko Lurralde arteko Lankidetza Programa Berezitik datozen funtsekin finantzatu diren lehen mailako eta bigarren mailako heziketa zikloen unitateak.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta eranskina igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Azterlan Ekonomikoen Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora, Hezkuntza Departamentuko kontu-hartzailetza delegatura eta ukitutako ikastetxeetara.

Iruñean, 2023ko otsailaren 16an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

ERANSKINA

Eskaintzan sartu diren Lanbide Heziketako heziketa zikloen unitateak, 2020ko Lurralde arteko Lankidetza Programa Berezitik datozen funtsekin finantzatu direnak

IKASTURTEA

HEZIKETA ZIKLOA

IKASMAILA

IKASTETXEA

UNITATEAK

2020-21

Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak (gaztelaniaz)

2.

Lizarrako IB Politeknikoa

1

2020-21

Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak (gaztelaniaz)

2.

María Ana Sanz IB

1

2020-21

Elektromekanikako Mantentze-lanak (gaztelaniaz)

2.

Ega BHI

1

2020-21

Elektromekanikako Mantentze-lanak (gaztelaniaz)

2.

ETI IBP

1

2020-21

Merkataritza Jarduerak (gaztelaniaz)

2.

ETI IBP

1

2020-21

Mekanizazioa (euskaraz)

1.

Virgen del Camino IBP

1

2020-21

Soldadura eta Galdaragintza (gaztelaniaz)

1.

ETI IBP

1

2020-21

Oliba-olioak eta Ardoak (gaztelaniaz)

1.

Nekazaritza eta Basogintzako IB

1

2020-21

Farmazia eta Parafarmazia (gaztelaniaz)

1.

Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa IB

1

2020-21

Mendekotasuna duten Pertsonei Arreta Egitea (gaztelaniaz)

1.

ETI IBP

1

2020-21

Energia Berriztagarriak (gaztelaniaz)

1.

ETI IBP

1

2020-21

Kimika eta Ingurumen-osasuna (gaztelaniaz)

1.

Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa IB

1

2020-21

Energia Berriztagarriak (gaztelaniaz)

1.

Energia Berriztagarrien Goi Mailako II

1

2020-21

Abeltzaintza eta Abere Osasunari Laguntza (gaztelaniaz)

1.

Nekazaritza eta Basogintzako IB

1

2020-21

Erizaintzako Zaintza Osagarriak (gaztelaniaz)

1.

Lizarrako IB Politeknikoa

1

2020-21

Gizarte-integrazioa (gaztelaniaz)

3.

Hezitzaile Eskola II

1

2020-21

Hozteko eta Girotzeko Instalazioak ONLINE (Lantokiko prestakuntzako modulua) (gaztelaniaz)

Virgen del Camino IBP

1

2020-21

Administrazioa eta Finantzak ONLINE (Kontabilitatea eta fiskalitatea modulua) (gaztelaniaz)

María Ana Sanz IB

1

2020-21

Administrazioa eta Finantzak ONLINE (Logistikako eta merkataritzako kudeaketa modulua) (gaztelaniaz)

María Ana Sanz IB

1

2020-21

Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapena ONLINE (Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapena proiektuaren modulua) (gaztelaniaz)

5

Lizarrako IB Politeknikoa

1

2020-21

Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapena ONLINE (Lantokiko prestakuntza modulua) (gaztelaniaz)

5

Lizarrako IB Politeknikoa

1

2020-21

Garraioa eta Logistika ONLINE (Garraioa eta Logistikako proiektuaren modulua) (gaztelania)

8

Cuatrovientos IB

1

2020-21

Garraioa eta Logistika ONLINE (Lantokiko prestakuntza modulua) (gaztelaniaz)

8

Cuatrovientos IB

1

2021-22

Mekanizazioa (euskaraz)

2.

Virgen del Camino IBP

1

2021-22

Soldadura eta Galdaragintza (gaztelaniaz)

2.

ETI IBP

1

2021-22

Oliba-olioak eta Ardoak (gaztelaniaz)

2.

Nekazaritza eta Basogintzako IB

1

2021-22

Farmazia eta Parafarmazia (gaztelaniaz)

2.

Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa IB

1

2021-22

Mendekotasuna duten Pertsonei Arreta Egitea (gaztelaniaz)

2.

ETI IBP

1

2021-22

Energia Berriztagarriak (gaztelaniaz)

2.

ETI IBP

1

2021-22

Kimika eta Ingurumen-osasuna (gaztelaniaz)

2.

Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa IB

1

2021-22

Energia Berriztagarriak (gaztelaniaz)

2.

Energia Berriztagarrien Goi Mailako II

1

2021-22

Abeltzaintza eta Abere Osasunari Laguntza (gaztelaniaz)

2.

Nekazaritza eta Basogintzako IB

1

2021-22

1.

SAKANA LH IBP

1

2021-22

Elektromekanikako Mantentze-lanak (gaztelaniaz)

1.

Lizarrako IB Politeknikoa

1

2021-22

Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak (gaztelaniaz)

1.

Tafallako IBP

1

2021-22

Elektromekanikako Mantentze-lanak (gaztelaniaz)

1.

Energia Berriztagarrien Goi Mailako II

1

2021-22

Okintza, Pastelgintza eta Gozogintza (gaztelaniaz)

1.

Burlada LH IB

1

2021-22

Laborategiko Lanak (gaztelaniaz)

1.

Donapea IBP

1

2021-22

Jantzigintza eta Moda (gaztelaniaz)

1.

San Juan Donibane IB

1

2021-22

Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak (gaztelaniaz)

1.

Huarte BHI

1

Iragarkiaren kodea: F2302940