59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

19/2023 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dei egiten baita proiektu honen okupazio aurreko aktak egitera: Erriberriko udal mugartean, "Araiz eguzki instalazio fotovoltaikoa" izeneko energia elektrikoa ekoizteko instalazioren proiektua, 49,96 MW-eko potentzia instalatua izanen duena, Bodegas Pagos de Araiz SAk sustatuta.

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren azaroaren 4ko 138/2022 Ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eman ziren Erriberriko udal mugartean "Araiz eguzki instalazio fotovoltaikoa" izeneko energia elektrikoa ekoizteko instalazioarentzat, zeinak 49,96 MW-eko potentzia instalatua izanen baitu, eta proiektuaren onura publikoa zehazki deklaratu zen, hori guztia Bodegas Pagos de Araiz SAk sustatuta.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea aipatutako proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Erriberriko alkateari, edo hark eskuordetzea egiten dion zinegotziari, ager daitezen okupatu aurreko aktak egitera eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera, Erriberriko udaletxean, 2023ko maiatzaren 3an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau Bodegas Pagos de Araiz SA enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Erriberriko Udaletxeko iragarki-taulan argitaratzea.

Iruñean, 2023ko otsailaren 23an.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2303323