59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

16/2023 FORU AGINDUA, martxoaren 13koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena "N-121-B errepiderako sarbide berria Elizondotik, 50+040 MI KPan" izeneko proiektua. 487.984,90 euroko aurrekontua du (BEZik gabe).

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren abuztuaren 12ko 59/2022 Foru Aginduaren bidez, behin-behinekoz onetsi zen "N-121-B errepiderako sarbide berria Elizondotik, 50+040 MI KPan" izeneko proiektua, eta jendaurreko epea abiatu zen, ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako.

Jendaurreko epea amaitu da eta ez da alegaziorik jaso.

Proiektu honek Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena du, baita Kantauriko Konfederazio Hidrografikoaren baimena ere.

Horrenbestez, bat etorriz Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak emandako txostenarekin eta proposatutakoarekin, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea "N-121-B errepiderako sarbide berria Elizondotik, 50+040 MI KPan" izeneko proiektua. 487.984,90 euroko aurrekontua du (BEZik gabe).

2. Behin betiko onestea ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, zeina eranskinean jaso baita.

3. Dei egitea "N-121-B errepiderako sarbide berria Elizondotik, 50+040 MI KPan" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, apirilaren 18an eta 19an Baztango udaletxera ager daitezen, okupatu aurreko aktak eta, hala badagokio, okupazio aktak egiteko.

4. Ebazpen hau ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

6. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Azpiegitura Berrien Zerbitzuari eta Baztango Udalari, eta azken hori premiatzea iragarki-taulan argitara dezan.

7. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta partikularrek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela haren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzenduta, hilabeteko epean, foru agindua jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa ezertan galarazi gabe, foru agindu honek amaitzen du administrazio publikoentzako administrazio bidea. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, hau jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2023ko martxoaren 13an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

ERANSKINA

"N-121-B errepiderako sarbide berria Elizondotik, 50+040 MI KPan" izeneko trazadura proiektua

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

DESJ. AZALERA

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LABOREA

BAZTANGO UDAL-MUGARTEA

BA-01

Arrasate Lacoizqueta, Fermín Jesús

6

17

104A

Belardia

BA-02

Mendiberri Salaburu, Begoña

390

17

102A

Belardia

Mendiberri Salaburu, Elisa

Salaburu Galainena, Eusebio

Salaburu Igarzabal, Julia Elena

BA-03

Arrasate Lacoizqueta, Fermín Jesús

68

17

4A

Alorra Lehorreko lurrak

BA-04

Pacheco Azcarate, Juan Antonio

11

17

41B

Lurzorua

6

17

41C

Belardia

BA-05

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepidez kanpokoa)

3

16

609B

Bidea

BA-06

Agropecuaria Baztanesa SA

6

16

418A

Belardia

3

16

418M

Bidea

24

16

418N

Lehorreko alorrak

20

16

418O

Lehorreko alorrak

BA-07

Irigoyen Prieto, Marcos

146

16

502B

Larreak

BA-08

Arrasate Lacoizqueta, Fermín Jesús

1275

17

132A

Lehorreko alorrak

Behe-tentsioko linea elektrikoan ukitutako zerbitzuak berrezartzea

FINKA ZK.

TITULARRA ETA HELBIDEA

ZORT.
EZARP.

ml - m²

DESJ.
UNITATEA
EUSK.-KUTX.

ALDI BAT. OKUPAZIOA

ZERBITZU MOTA

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LABOREA

BAZTANGO UDAL-MUGARTEA

BA-03

Arrasate Lacoizqueta, Fermín Jesús

27

81

2

134

Lurpekoa

17

4A

Lehorreko alorrak

BA-08

Arrasate Lacoizqueta, Fermín Jesús

22

67

1

-

Airekoa

17

132A

Belardia

-

-

2

39

Lurpekoa

Ukitutako telefono-lineako zerbitzuak berrezartzea

FINKA ZK.

TITULARRA ETA HELBIDEA

ZORT.
EZARP.

ml - m²

DESJ.
UNITATEA
EUSK.-KUTX.

ALDI BAT. OKUPAZIOA

ZERBITZU MOTA

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LABOREA

BAZTANGO UDAL-MUGARTEA

BA-08

Arrasate Lacoizqueta, Fermín Jesús

25

74

2

-

TL

17

132A

Belardia

Instalazio osagarriek ukitutako lurzatiak

FINKA ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

ALDIB. OKUP.
AZALERA (m²)

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LABOREA

BAZTANGO UDAL-MUGARTEA

BA-08

Arrasate Lacoizqueta, Fermín Jesús

264

17

132A

Lehorreko alorrak

Iragarkiaren kodea: F2304290