59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

441E/2023 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez "Nekazaritzaren sektorean kontratazioa sustatzeko dirulaguntzak" deialdiko gastua baimentzen baita. DDBN identifikazioa: 674239.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 30.1 artikuluak ezartzen duenez, dirulaguntzen deialdiek berekin ekarri beharko dute gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urriaren 25ean emandako 2711/2018 Ebazpenaren bidez onetsi ziren nekazaritzaren sektorean kontratazioa sustatzeko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak.

Hortaz, bidezkoa da 2023rako gastua baimentzea, aurretik aipatutako dirulaguntzen deialdirako.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 100.000 euroko gastua baimentzea, 2023ko gastuen aurrekontuko "Nekazaritzako enpleguari arreta emateko programetarako laguntzak. Konferentzia Sektoriala" izeneko 950001 96100 4819 241108 partidaren kargura, nekazaritzaren sektoreko langileen aldi baterako kontratazioak egiteko; DDBN: 674239.

2. 20.000 euroko gastua baimentzea, 2023ko gastuen aurrekontuko "Nekazaritzako enpleguari arreta emateko programetarako laguntzak. Konferentzia Sektoriala" izeneko 950001 96100 4819 241108 partidaren kargura, nekazaritzako enpleguarekin zerikusia duten sentsibilizazio, hedapen eta dibulgazio jarduketetarako; DDBN: 674239.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2023ko otsailaren 21ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2302965