59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

485/2023 EBAZPENA, 2023ko martxoaren 14koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zuzendu egiten baitira Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko otsailaren 28an emandako 402/2023 Ebazpeneko akatsak. Ebazpen haren bidez, hautaproben bitartez bi izangai-zerrenda egiteko deialdiak onetsi ziren, Ekonomiako/EAZko lizentziadun edo graduatu lanpostua betetzeko (A mailakoa), bata aldi baterako kontratazioak egiteko, eta bestea prestakuntzarako, zerbitzu berezien egoeran, betiere Nafarroako Unibertsitate Publikoan sortzen diren beharrak betetzearren.

402/2023 Ebazpena, 2023ko otsailaren 28koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, hautaproben bitartez bi izangai-zerrenda egiteko deialdiak onetsi ziren, Ekonomiako edo EAZko lizentziadun edo graduatu lanpostua betetzeko (A mailakoa), bata aldi baterako kontratazioak egiteko, eta bestea prestakuntzarako, zerbitzu berezien egoeran, betiere Nafarroako Unibertsitate Publikoan sortzen diren beharrak betetzearren. Aipatutako erabakia 2023ko martxoaren 13an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Akats bat ikusi da eranskinean agertzen den gai-zerrendan, 6. gaian, eranskinean agertzen den Kontratu Publikoei buruzko Foru Legearen identifikazioa ez baitator bat indarrean dagoenarekin.

Ohartarazi da ebazpenaren laugarren oinarrian duen eranskin bakarrari egiten zaizkion erreferentzietan "II. eranskina" dioela, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean "I. eranskina" gisa argitaratu dela.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2. artikuluak dioenez, "Administrazio Publikoek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako akats material, egitezko edo aritmetikoak".

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen-txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Eranskinean atzemandako akatsa zuzentzea.

Honela dioen tokian:

"6. gaia.–6/2006 Foru Legea, 2006ko ekainaren 9koa, Kontratu Publikoei buruzkoa."

Honela esan behar du:

"6. gaia.–2/2018 Foru Legea, 2018ko apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa."

Bigarrena.–Eranskinaren identifikazioa zuzentzea, honela:

Honela dioen tokian: "I. eranskina".

Honela esan behar du: "Eranskina".

Hirugarrena.–Laugarren oinarrian eranskin bakarrari egiten zaizkion bi erreferentziak zuzentzea, honela:

Honela dioen tokian: "II. Eranskina" (Nafarroako Aldizkari Ofizialean "I. Eranskina" gisa argitaratua).

Honela esan behar du: "Eranskina".

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta, haren kontra, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2023ko martxoaren 14an.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán

Iragarkiaren kodea: F2304394