57. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

2023ko tasak eta prezio publikoak

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, 2023ko martxoaren 7an egin bilkuran, behar den gehiengoa zuela, ondorengo tasak eta prezio publikoak onetsi zituen 2023rako. Tasek indarra hartuko dute Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratzen direnean. Hona hemen:

–Larreen aprobetxamendua:

  • Ardi-azienda eta ahuntz-azienda: 0,50 euro.
  • Behi azienda: 8,30 euro.
  • Zaldi azienda: 13,13 euro.

–Etxerako egur loteak: 48,42 euro.

–Batzordekideak bilkuretara joateagatik: 35 euro.

–Batzordekideak batzordeetara joateagatik: 35 euro.

–Fotokopiak: 0,10 euro.

–Langileen eta batzordekideen kilometrajeak:

  • Kilometrajea pistetan: 0,40 euro kilometroko.
  • Kilometrajea errepidean: 0,35 euro kilometroko.

–Irati mantentzeko tasa:

  • Ibilgailuen sarrera orokorra: 7 euro.
  • Ibilgailuen sarrera, beherapenarekin: 4 euro.
  • Autobusen sarrera orokorra: 45 euro.
  • Autobusen sarrera, beherapenarekin: 22 euro.
  • Mikrobusen sarrera orokorra: 28 euro.
  • Mikrobusen sarrera orokorra, beherapenarekin: 18 euro.
  • Motoen sarrera orokorra: 3 euro.
  • Motoen sarrera orokorra, beherapenarekin: 2 euro.

–Zizen gaineko ordenantza:

  • Eguneko abonua: 10 euro.
  • Denboraldiko abonu orokorra: 100 euro.
  • Denboraldiko abonua Zaraitzun erroldatuta ez daudenentzat, baina etxebizitza-jabeak direnentzat: 35 euro.

–Baskulan emandako pisua: 0,60 euro/tona

Argitara ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan. Ohartarazten da ebazpen honen kontra zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daitekeela, Nafarroako administrazioarekiko auzien gainean eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean jarri ere, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, aldez aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik aurrera.

Ezkarozen, 2023ko martxoaren 7an.–Batzordeburua, Pedro Mascaray Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2304066