57. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERAKO MANKOMUNITATEA

Egoitza elektronikoa aldatzea

Erriberako Mankomunitateko buruak honako ebazpen hau eman du:

Mankomunitateko buruaren ebazpen baten bidez sortu zen Erriberako Mankomunitatearen egoitza elektronikoa, eta ebazpen horren iragarkia argitaratu zen 2020ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 8an. Dena den, zenbait gorabehera tekniko direla eta, ikusi da komeni dela erakunde honen egoitza elektronikoa aldatzea.

Hortaz, jarraikiz ezarritakoari Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legean, eta baliatuz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean aitortuta ditudan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1.–Erriberako Mankomunitatearen egoitza elektronikoaren helbidea aldatzea. Egungoaren ordez (www.mancoribera.com), honako hau izanen da helbidea: https://sedeelectronica.mancoribera.com.

2. Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3.–Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Tuteran, 2023ko martxoaren 6an.–Mankomunitateko burua, Fernando Ferrer Molina.

Iragarkiaren kodea: L2303799