57. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUNGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Ordenantza fiskala, Azterketa eskubideen tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2022ko urriaren 26an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea ordenantza fiskal bat, azterketa eskubideen tasak arautzen dituena. Erabakia jendaurrean jarri eta argitaratu zen 2022ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 13koan.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da, eta testu osoa argitaratzen, eraginkortasun juridikoa izan dezan; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea, zeina aldatu baitzen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez).

Irurtzunen, 2023ko martxoaren 3an.–Mankomunitateko burua, Eduardo Murugarren Francés.

ORDENANTZA FISKALA, AZTERKETA ESKUBIDEEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

I.–Oinarria eta izaera

1. artikulua.

Tasa hau ezarri da Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 106. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoarekin, eta jarraituz lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari.

II.–Zerga-egitatea

2. artikulua.

Honako hau da tasaren zerga-egitatea:

a) Eskaera egitea izangai gisa parte hartzeko lehiaketa, oposizio eta oposizio-lehiaketetan (irekietan nahiz murriztuetan), Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak edo haren erakunde autonomoek deitzen dituztenetan, funtzionarioen nahiz lan-kontratudunen lanpostu hutsak jabetzan betetzeko.

b) Kontratazio zerrendak egiteko Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak deitzen dituen hautapen prozesuetan izangai gisa parte hartzeko eskaera, betiere zuzeneko deialdien bitartez egiten badira eta gutxienez ariketa bat egitea badakarte.

III.–Subjektu pasiboa

3. artikulua.

Honako hauek dira subjektu pasiboak, zergadunak: izangaiak parte hartzen dutenak Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak deitzen dituen lehiaketa, oposizio eta oposizio-lehiaketetan, irekiak edo murriztuak izan, eta kontratazio zerrendak osatzeko hautapen prozesuetan.

IV.–Zerga-kuota

4. artikulua.

Oposiziogile, lehiatzaile edo izangai bakoitzak ordaindu beharreko kuotak ezarriko dira bete beharreko lanpostuari dagokion taldearen arabera, ondoko eskalari jarraituz.

Plantilla organikoko lanpostuak.

TALDEA

2023KO KUOTAK

B maila

30,00 euro

C maila

20,00 euro

D maila

10,00 euro

E maila

10,00 euro

Honako hauek tasa ordaintzetik salbuetsita daude:

a) %33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortua duten pertsonak.

b) Deialdia argitaratzen den egunerako, lan eskatzaile gisa hilabete bat edo gehiago inskribaturik daramatenak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikatutako kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik ez izatea, hilabetero.

Lan-eskatzailea dela frogatzeko, behar den enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da, eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin inolako lan egokiri, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.

V.–Sortzapena

5. artikulua.

Ordaindu beharra sortzen da espedientea egiten denean, eta eskubide horiek ez dira itzuliko, nahiz eta eskatzailea lehiaketatik, oposiziotik, oposizio-lehiaketatik edo kontratazio zerrendak egiteko hautapen-prozesuetatik kanpo utzi, edozein arrazoirengatik.

VI.–Likidazioa eta diru-sarrera

6. artikulua.

Tasaren ordainketa, izenduna eta bana-banakoa izanen baita bete nahi den lanpostu bakoitzeko, Udalaren banku-kontuan diru-sarrera eginez gauzatuko da (deialdi bakoitzean adieraziko da kontu zenbakia), eta horren frogagiria eskabideari erantsiko zaio. Izangaiak diru-sarreraren gordekina gorde beharko du.

Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, ez da inolaz ere tasa itzultzeko eskabiderik onartuko.

Iragarkiaren kodea: L2303823