57. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

0000086/2023 zenbakidun administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeinaren bidez onesten baita ordenantza fiskala, tasa arautzen duena tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta oliobideentzat.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da Udalbatzak 2022ko irailaren 22an hartutako erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez, ordenantza fiskal bat onesten da, tasa arautzen duena tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta oliobideentzat. Erabakia 2023ko 262. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 30ean.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1, 2 eta 4 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, interesdun guztiak epatzen dira, demandatu gisa ager daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, 0000086/2023 zenbakidun prozedura arruntean, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Vianan, 2023ko martxoaren 3an.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2303760