57. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia Eguesko AR-1 eremuan. Behin betiko onespena

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatua betetzeko, aditzera ematen da, 2023ko martxoaren 7ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi dela hiri-jarduketarako plan berezi bat, Elkano-Ibiriku-Egues aldeko AR1 banaketa eremuko 1. sektoreko B2 unitate morfologikoan. Lesaca-Gonzalez SL da sustatzailea.

Hartara, Legegintzako Foru Dekretu horren 79.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, iragarki hau argitaratzen da, eranskin gisa duela aipatutako plan berezia.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2023ko martxoaren 7an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2304209