57. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

1/2023 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Sunbillako Udalak, 2023ko martxoaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 1/2023 aurrekontu-aldaketa, kreditu-gehigarria sortzeko.

Erabakia jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Sunbillan. 2023ko martxoaren 7an.–Alkatea, Amets Inda Gorriaran.

Iragarkiaren kodea: L2303908