57. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PETILLA ARAGOI

Udal ordenantza, instalazio, eraikuntza eta obretarako laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena

Petilla Aragoiko Udalak, 2023ko martxoaren 3ko bilkura arruntean, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

"Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea Petilla Aragoiko udalerrian instalazio, eraikuntza eta obretarako laguntzak arautzen dituen ordenantza, proposaturiko testuarekin bat, espedientean baitago.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea 30 egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan iragarkia jarri ondotik, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.–Jendaurreko aldia inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta haren testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean".

Petilla Aragoin, 2023ko martxoaren 3an.–Alkatea, Florentino Aguas Arilla.

Iragarkiaren kodea: L2303775