57. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aldaketa, Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak, 2022ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen udal ordenantzaren 8. artikulua aldatzea. Hasierako onespena 2023ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 10ean.

Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), eta jendaurreko aldia iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatutako ordenantzaren 8. Artikuluan egindako aldaketa behin betiko onetsi, eta argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Orkoienen, 2023ko martxoaren 7an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

ALDAKETA, ETXEKO LAGUNTZA-ZERBITZUA ARAUTZEN DUEN UDAL ORDENANTZAN

Testua gehitzen da 8. artikuluan, esaldi honetatik aurrera: Mendekotasuna duten pertsonak dituzten familiendako tasak, baldin eta aipatutako diru-sarrerak gainditzen badituzte, baloratuko dira baremo honen arabera:

A.1) Kide konputagarri bakarreko (1) familiak:

–Diru-sarrerak OAEAParen %215 eta %230 artean: 4 euroko tarifa orduko.

–Diru-sarrerak OAEAParen %230 eta %245 artean: 6 euroko tarifa orduko.

–Diru-sarrerak OAEAParen %245 eta %260 artean: 8 euroko tarifa orduko.

–Diru-sarrerak OAEAParen %260 eta %275 artean: 12 euroko tarifa orduko.

–Diru-sarrerak OAEAParen %275 eta %290 artean: 16 euroko tarifa orduko.

–Diru-sarrerak OAEAParen %290 baino handiagoak: Nafarroako Gobernuak orduko ezartzen duen kostuaren pareko tarifa.

A.2) Bi kide konputagarri edo gehiago dituzten familiak:

Iragarkiaren kodea: L2304017