57. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZASOKO KONTZEJUA

Ordenantza, arautzen duena "Orgiko oihana" 1. aisiarako natura-eremuaren erabilera. Hasierako onespena

Lizasoko Kontzejuak, 2022ko abenduaren 13an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Lizasoko (Ultzama) "Orgiko oihana" 1. aisiarako natura-eremuaren erabilera arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Lizasoko (Ultzama) "Orgiko oihana" 1. aisiarako natura-eremuaren erabilera arautzen duen ordenantzan egindako aldaketa, eta testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lizason, 2023ko martxoaren 8an.–Kontzejuburua, Julen Ancizu Marckert.

Iragarkiaren kodea: L2304084