57. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LANTZ

Zerga-tasak eta karga-tasak 2023rako

Lanzko Udalak, 2023ko urtarrilaren 12an egin osoko bilkuran, onetsi zuen espediente bat, tasen, zerga-tasen, prezio publikoen eta gainerako ordainarazpenen gainekoa, horiek aplika daitezen 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Espedientea jendaurrean egon zen 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (2022ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 4koa), interes legitimodunek azter zezaten, eta egoki jotako erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez zitzaten, jarritako epearen barnean; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta harekin bat heldu den gainerako legediarekin.

Ez denez erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu, argitara ematen dira 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko diren tasa, prezio publiko eta gainerako ordainarazpenak.

ZERGA-TASAK

–Lurraren kontribuzioa: %0,25, katastro-balioaren gainean.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: maiatzaren 28ko 7/96 Foru Legeak onetsi eta eskatutako gutxieneko kuotak aplikatuko dira.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: 0,06ko koefizientea Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko Foru Legean ezarritako sortzealdi guztietarako. Karga-tasa aplikagarria, %8.

TASAK EDO PREZIO PUBLIKOAK

–Herri-lurzatien errentamendua: 16 euro erreguko.

–Hilerriko zerbitzua: 3 euro familia bakoitzak, norbait hilez gero.

–Telebista tasa: 10 euro familia bakoitzeko.

–Edateko uraren hornidurarako eta banaketarako prezio publikoen tarifa: 30 euroko (BEZa barne) kuota finkoa hargune bakoitzeko.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Lantzen, 2023ko martxoaren 7an.–Alkatea, Isabel Baleztena Larraza.

Iragarkiaren kodea: L2303913