57. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

119/2023 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu dela Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoko ingurumen osasuneko teknikari espezialisten (IOTE) lanpostu huts bat, merezimendu-lehiaketaren bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdikoa, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 20ko 24/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoko ingurumen osasuneko teknikari espezialisten (IOTE) lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketaren bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Deialdi hori 2023ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 23koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukatuta eta izangairik aurkeztu ez denez, bidezko da deklaratzea bete gabe gelditu dela Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoko ingurumen osasuneko teknikari espezialisten (IOTE) lanpostu huts bat, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdikoa.

Horrenbestez, erabiliz Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta bere estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatzen duen urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Deklaratzea bete gabe gelditu dela Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoko ingurumen osasuneko teknikari espezialisten (IOTE) lanpostu huts bat, merezimendu-lehiaketaren bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdikoa, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

2. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1. c) eta 126.3 artikuluetan xedaturikoarekin.

Iruñean, 2023ko martxoaren 6an.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, M.ª Ángeles Nuin Villanueva.

Iragarkiaren kodea: F2303888