57. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Eguzki-energia berriztagarriko instalazioen udal-ordenantza. Hasierako onespena

Irurtzungo Udalak, 2022ko en abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eguzki-energia berriztagarriko instalazioen udal-ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko aukera izan dezaten. Hori dena, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork ez badu alegaziorik aurkeztu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta erregelamenduaren testu osoa argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Irurtzunen, 2023ko martxoaren 8an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2304050