57. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Gozogintza, txokolate eta izozki lantegia

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Jarduera sailkatuak: gozogintza, txokolate eta izozki lantegia.

Sustatzailea: Pastelería Torrano SL.

Tokia: Olatz Txipia kalea 8; 1273. lurzatia, 1. poligonoa (Uharte).

Uharten, 2023ko martxoaren 6an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2303801