2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Aldaketa, Los Llanos-Kulturagunea erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Lizarrako Udalak, 2023ko martxoaren 2an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Los Llanos-Kulturagunea erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza aldatzea.
Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan adierazitako jendaurreko aldia iragan ondoren.
Lizarran, 2023ko martxoaren 3an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.
Iragarkiaren kodea: L2303767