57. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Aldaketa, Julián Romano Ugarte musika eskolan izena emateko eta matrikulatzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2023ko martxoaren 2an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa, Julián Romano Ugarte musika eskola erakunde autonomoan izena emateko eta matrikulatzeko prezio publikoak arautzen dituen 1.4 arauan, bertako Zuzendaritza Batzordeak onetsi bezala. Arauak ondorioak izanen ditu oraingo eskolaldian.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan adierazitako jendaurreko aldia iragan ondoren.

Lizarran, 2023ko martxoaren 3an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2303761