57. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Nabea, lorategiko altzariak, igerilekuak, erretegiak eta metalezko altzariak egiteko

Bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.

Eskatzailea: Igaulyss innovation SL.

Jaduera: nabea, lorategiko altzariak, igerilekuak, erretegiak eta metalezko altzariak egiteko.

Tokia: 4. poligonoa, 20. lurzatia.

Cintruenigon, 2023ko martxoaren 8an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2304073