57. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN 

Jarduera-lizentzia aldatzeko eskaera.
Erregai-zerbitzugunea egokitzea

Bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (foru lege horrek ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen ditu), aditzera ematen da jendaurrean egonen dela, Udal honetako bulegoetan, 20 egunean, jarraian zehazten diren instalazioen aldaketaren gaineko espedientea, eta egokitzat jotzen diren oharrak edo alegazioak onartuko direla epe horretan:

Sustatzailea: Beroil, SL.

Jarduera: aldaketa ez-funtsezkoa jardueran, erregai-zerbitzugunea egokitzeko.

Tokia: 232 errepide nazionala, 83,4 km (5. poligonoa, 409. lurzatia).

Castejonen, 2023ko martxoaren 6an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2303820