57. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Jarduera-lizentzia aldatzeko eskaera.
Ate automatikoen biltegiratzea, erakusketa eta salmenta

Bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (foru lege horrek ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen ditu), aditzera ematen da jendaurrean egonen dela, Udal honetako bulegoetan, 20 egunean, jarraian zehazten diren instalazioen aldaketaren gaineko espedientea, eta egokitzat jotzen diren oharrak edo alegazioak onartuko direla epe horretan:

Sustatzailea: Arriazu puertas y automatismos, SL.

Jarduera: jarduera-lizentzia aldatzea, ate automatikoen biltegiratzeari, erakusketari eta salmentari lotutako jarduera ezartzeko.

Tokia: La Sarda sektorea (5. poligonoko 402. lurzatia).

Castejonen, 2023ko martxoaren 6an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2303819