57. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Indargabetzea Berriobeitiko Udalak Añezkarren duen pilotaleku estaliaren erabilera arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2023ko martxoaren 7an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Berriobeitiko Udalak Añezkarren duen pilotaleku estaliaren erabilera arautzen duen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko indargabetuta geldituko da.

Berriobeitin, 2023ko martxoaren 8an.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2304093