57. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

Karga-tasak eta egutegi fiskala 2023rako

Beraskoaingo Udalak, 2022ko abenduaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023tik aurrera indarrean izanen diren karga-tasak, indizeak, koefizienteak eta egutegi fiskala.

Espedientea jendaurrean egon zen, iragarkia argitaratuta 2023ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 10ean, eta iragarki-taulan, hogeita hamar egun baliodunean, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek espedientea azter zezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez zitzaten.

Jendaurreko aldia iragan da eta inork ez du aurkeztu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik; hortaz, hasiera batez onetsitako erabakia behin betikoa bilakatu da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da behin betiko testua.

2023KO ZERGA-TASAK ETA TASAK

Zuzeneko eta zeharkako zergen tasak

–Lurraren kontribuzioa: %0,21.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ): 1 indizea, bere horretan utzirik egun indarrean dena.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizienteak honela geldituko dira ezarriak 2023rako eta hurrengo urteetarako, osoko bilkuran kontrakoa erabaki ezean: legezko gehienekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eguneratzen denean urtero zehazten dena, lege horren 175.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Karga-tasa bere horretan gelditzen da; karga-tasa bakarra izanen da balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan: %8.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: Nafarroako Parlamentuak onesten dituen kuotak.

Karga-tasa hauek 2023ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

2023KO ZERGA-EGUTEGIA

–Zirkulazioaren gaineko zerga: maiatza.

–Ureztatze-tasa: iraila.

–Landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: azaroa.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: azaroa.

–Egur-kanona: urteko epaitzak esleitzean.

Beraskoainen, 2023ko martxoaren 7an.–Alkate udalburua, José Luis Larrea Cenoz.

Iragarkiaren kodea: L2304088