57. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Ordenantza fiskala, lizentziak oro har eta zehazki hirigintzakoak emateko tasak arautzen dituena.
Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2023ko otsailaren 2ko ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Lizentziak oro har eta zehazki hirigintzakoak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325,1. artikuluarekin.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Agoitzen, 2023ko otsailaren 6an.–Alkate udalburua, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2304071