57. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

2023rako zerga-tasak

Anueko Udalak, 2023ko otsailaren 27ko osoko bilkuran, onetsi zuen 2023ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatuko diren tasa, karga, prezio publiko eta gainerako ordainarazpenen espedientea.

Espedientea jendaurrean egon zen 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina (2023ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 10ekoa), bidezko interesa dutenek azter zezaten, eta aurkez zitzaten egokitzat jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak, jarritako epearen barnean. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta harekin bat heldu den gainerako legeriarekin.

Ez denez aurkeztu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, argitara ematen dira 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko diren tasak, prezio publikoak eta gainerako ordainarazpenak.

ZERGA-TASAK

–Lurraren kontribuzioa: %0,1070.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga:

–%3,5, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean, obra berrietarako edo etxebizitzak birgaitzeko obretarako, titularraren ohiko bizileku iraunkorra ez badira.

–%2, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean, lehen etxebizitza zaharberritzeko obretarako eta obra berrietarako, baldin titularraren ohiko bizileku iraunkorra bada, edo lehen etxebizitza; baita nekazaritza, abeltzaintza enpresetarako edo ETEetarako ere (enpresa txiki eta ertainak).

–%5, industria jarduerak ezartzeko obretarako.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1eko indizea aplikatuko du Udalak, maiatzaren 28ko 7/96 Foru Legeak onetsi eta exijitutako gutxieneko kuoten gainean.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: 0,06ko koefizientea Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko Foru Legean ezarritako sortzealdi guztietarako. Karga-tasa aplikagarria, %8.

Anuen, 2023ko martxoaren 8an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

Iragarkiaren kodea: L2304055