57. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMILLAOKO KONTZEJUA

Ordenantza, arautzen dituena herri-lurretako aprobetxamenduak. Hasierako onespena

Honako honen bidez aditzera ematen da Amillaoko Kontzejuak, 2023ko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuela hasiera batez onestea Amillaoko Kontzejuko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezkotzat jotzen dituen erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin.

325.1.c) artikuluko aurreikuspenei jarraikiz, jendaurreko tramitean inork erreklamazio, kexa eta oharrik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da; hala izanik ere, aipatu aldaketaren testua argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, lege beraren 326. artikuluari jarraituz.

Amillaon, 2023ko martxoaren 1ean.–Kontzejuko burua, José Daniel Saínz San Martín.

Iragarkiaren kodea: L2303664