57. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

2023rako karga-tasak

Ameskoabarrengo Udalak, 2023ko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 13. artikuluetan ezarritakoarekin bat, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenengoa.–Udal-zergen 2023rako karga-tasak eta prezio publikoak onestea.

1. Landa eta hiri lurraren gaineko kontribuzioa: %0,16ko tasa bakarra.

2. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: aurten zerga hori ordaintzetik salbuetsita egonen dira 1.000.000,00 eurotik beherako diru-sarrerak izan dituzten subjektu pasiboak. Ordaintzera behartuta dauden subjektuak: Nafarroako Gobernuak ezarritako gutxieneko tarifak ordainduko dituzte.

3. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak ezarritako tarifak.

4. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,50.

5. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa):

–Zerga oinarria zehazteko koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera, ezarritakoak.

–Kuota likidatzeko zerga-tasa: balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea, %8koa, alegia.

–Uraren zerbitzu integrala emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. (2012ko 170. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 29koa).

–Ordenantza fiskala, arautzen dituena Ameskoabarrengo Udalerrian eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak. (2012ko 170. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 29koa).

–Ordenantza fiskala, arautzen dituena Ameskoabarrengo Udalean ingurumena babestearen eta jarduera kaltegabeen alorrean baimenak edo jarduera lizentziak emateko tasak. (2007ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 15ekoa).

–Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena agiriak emateagatik eta tramitatzeagatik (2007ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 15ekoa).

–Ordenantza, prezio publikoak arautzen dituena Udalaren baskula erabiltzeagatik (2001eko 41. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 2koa).

–Ordenantza, prezio publikoak arautzen dituena Ameskoabarrengo Udalak zerbitzuak emateagatik edo udal jarduerak egiteagatik. (2021eko 233. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 5ekoa).

Bigarrena.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da erabaki honek amaiera ematen diola administrazio bideari eta beraren aurka honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Zudairin, 2023ko martxoaren 3an.–Alkate udalburua, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2303736