57. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

2023ko lan-egutegia

Alloko Udalak, 2022ko abenduaren 30ean egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, 2023ko lan egutegia onestea udalaren zerbitzuko langileendako. Hona hemen:

Lehenengoa.– Honako hauek izanen dira ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak Alloko Udalaren zerbitzuko langileendako, 2023rako:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 24a: jaieguna herrian.

–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 24, 25 eta 28a: –Herriko festak.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2023. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetarako deklaratu diren jaiegunak.

Hirugarrena.– Bat etorriz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluarekin (foru lege horren bidez aldatu zen 13/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzkoa), Alloko Udaleko Administrazioaren urteko benetako lanordu kopurua 1592 izanen da, eta honela eginen da:

1. Eguneko lanaldiak, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutu iraunen du, 7:30etik 15:30era arte bete beharrekoa, astelehenetik ostiralera.

2. Lanaldiaren banaketa hori ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi bereziren bat duten langileei, ez eta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.).

3. Orduen urteko kopuruaren barnean kontuan hartu da uztailaren 24a herriko jaia dela, bai eta 3 egun gehiago ere, ebazpen honen lehenbiziko xedapenean ezarri bezala. Horrek, beraz, egiazko 218 lanegun egiten ditu.

Laugarrena.–Alloko Udalean jendea hartzeko eta bertako erregistro orokorra irekita egoteko ordutegia 11:00etatik 14:00etara bitartekoa da, astelehenetik ostiralera.

Bosgarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta Alloko Udalaren web-orri ofizialean, orok jakin dezan.

Allon, 2023ko urtarrilaren 24an.–Alkate udalburua, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2303821