57. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EPATZE-DEIA 14/2023 zenbakiko prozedura arruntean, zeina abiatu baita Hezkuntzako kontseilariaren irailaren 30eko 92/2021 Foru Aginduaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren isilbidezko ezestearen kontra. Foru agindu horren bidez onetsi zen Hezkuntza Departamentuaren Hezkidetza Plana, 2021-2023 aldirako.

Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren ofizio bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari igorriko zaio 14/2023 zenbakiko prozedura arruntari dagokion espediente administratiboa. Prozedura hori abiatu dute Nafarroako Foru Komunitateko funts publikoekin finantzatzen diren ikastetxeetan eskolatutako ikasleen guraso batzuek, Hezkuntzako kontseilariaren irailaren 30eko 92/2021 Foru Aginduaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren isilbidezko ezestearen kontra. Foru agindu horren bidez onetsi zen Hezkuntza Departamentuaren Hezkidetza Plana, 2021-2023 aldirako.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, iragarki honen bidez interesdun guztiei dei egiten zaie Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2023ko martxoaren 2an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2303732