57. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

35C/2023 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Tafallako El Caserío SA enpresako hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Tafallako El Caserío SA enpresako hitzarmen kolektiboa aztertu da (kode zenbakia: 31003202011900), erregistro honetan sartu zena 2022ko irailaren 12an, enpresaren ordezkarien eta enpresako sindikatuen ordezkariek 2022ko azaroaren 15ean sinatu eta 2023ko urtarrilaren 13an zuzendu zena, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan-akordio kolektiboak eta berdintasun-planak erregistratzearen eta gordailutzearen gaineko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, jendaurrean egon dadin.

Iruñean, 2023ko otsailaren 19an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Tafallako El Caserío SA enpresako hitzarmen kolektiboa (PDF).

Iragarkiaren kodea: F2302964