57. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

30C/2023 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Iruñeko Ahizpa Ospitalariak Aita Menni Klinika Psikiatrikoa enpresako hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Iruñeko Ahizpa Ospitalariak Aita Menni Klinika Psikiatrikoa enpresako hitzarmen kolektiboa aztertu da (kode zenbakia: 31008222012003), erregistro honetan 2022ko abenduaren 28an sartu zena, enpresaren ordezkariek eta enpresako sindikatuen ordezkariek (ELA eta CCOO) 2022ko abenduaren 27an izenpetuta, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan-akordio kolektiboak eta berdintasun-planak erregistratzearen eta gordailutzearen gaineko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, jendaurrean egon dadin.

Iruñean, 2023ko otsailaren 12an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iruñeko Ahizpa Ospitalariak Aita Menni Klinika Psikiatrikoa enpresako hitzarmen kolektiboa (PDF).

Iragarkiaren kodea: F2302362