57. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

35/2023 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako udalei dirulaguntzak emateko deialdi bat onesten baita, baso-suteen arriskuari erantzuteko udal jarduketa plana egin dezaten 2023an. DDBN identifikazioa: 677428.

Baso-suteengatiko larrialdietarako babes zibileko plangintzako oinarrizko jarraibideak, zeina azaroaren 15eko 893/2013 Errege Dekretuaren bidez onetsi baitzen, 3.3.3.3 puntuan xedatzen du ezen, lurraldean egiten den zonakatzearekin bat etorriz, autonomia erkidegoko planak zehaztuko dituela, kasuan-kasuan, zein eremu geografikotako udalerriek edo udalerri multzoek prestatu behar dituzten beren tokiko planak, ezertan galarazi gabe tokiko agintarien iritziz zilegi diren planak egitea, aurrekoez bestelako lurralde-eremuetarako.

Ondorio horietarako, Nafarroako Gobernuak 2022ko azaroaren 30ean hartutako erabaki bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Baso-suteetarako Babes Zibileko Larrialdi Plan Bereziaren (INFONA) azken aldaketan esaten da arrisku handiko eremuetan dauden udalerriek baso-suteen arriskuari erantzuteko udal jarduketa planak egin eta onetsi beharko dituztela, beren lurralde-eremuaren barruan baso-suteengatik geratzen diren larrialdi egoerei aurre egiteko.

Planaren 3. eranskina tokiko jarduketa planei buruzkoa da, eta hartan ageri da hala neguko arriskuagatik nola udakoagatik udal jarduketa plana egitera behartuta dauden Nafarroako Foru Komunitateko udalerrien zerrenda, horrek ezertan galarazi gabe beste udalerriek halako planak egin eta edukitzeko gaitasuna.

Baso-suteengatiko larrialdietarako babes zibileko plangintzako oinarrizko jarraibideak ezartzen ditu baso-suteen arriskuari erantzuteko udal jarduketa planek kontuan hartu behar dituzten gidalerro eta eduki gutxienekoak. Eduki horiek osatzeko Nafarroako Foru Komunitateko Baso-suteetarako Babes Zibileko Larrialdi Plan Bereziaren 3. eranskina dago. Plana Nafarroako Babes Zibilerako Batzordeak homologatu dezan, jarraibide horiek bete beharko ditu.

Nafarroako Foru Komunitateko Baso-suteetarako Babes Zibileko Larrialdi Plan Berezian eskatzen dena bete ahal izateko, 2023rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan bada 054001 02500 4609 134103 partida, "Udal jarduketa planak sustatzeko dirulaguntzak" izenekoa, xede duena baso-suteen arriskuari erantzuteko udal jarduketa planak egiteko lanak finantzatzea.

Ondorio horiekin, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen araubide juridiko orokorra Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan ezarrita dago. Artikulu horrek xedatzen du ezen, dirulaguntzak eman baino lehen, organo eskudunak haien oinarri arautzaileak ezarri eta argitaratu beharko dituela. Horrela, dirulaguntza jasotzeko moduan daudenek eskuragai izanen dituzte, eta segurtatuko dira publikotasunaren, gardentasunaren, konkurrentziaren, objektibotasunaren, berdintasunaren, diskriminaziorik ezaren eta kontrolaren printzipioak.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuaren 56. artikuluan xedatutakoarekin bat, Barne Zuzendaritza Nagusiari dagokio Nafarroako Foru Komunitateari arlo hauetan emandako eskumenak baliatzea: babes zibila, larrialdien arreta, suteen prebentzioa eta itzaltzea eta salbamendua.

Horren arabera, ikusirik espedientean dauden txostenak, eta Ogasun Departamentuaren kontu-hartzaile delegatuaren aldeko txostena dagoenez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako udalei dirulaguntzak emateko deialdi bat onestea, baso-suteen arriskuari erantzuteko udal jarduketa plana egin dezaten 2023an.

2. Deialdi honetako oinarri arautzaileak onestea, ebazpen honen eranskinean ageri direnak.

3. 52.000,00 euroko gastua baimentzea, Nafarroako Gobernuaren 2023ko ekitaldirako Gastuen Aurrekontuko "Udal jarduketa planak sustatzeko dirulaguntzak" izeneko 054001 02500 4609 134103 partidaren kargura, deialdi honen ondoriozko betebeharrei aurre egiteko.

4. Aurrekontuko zuzkidura hori handitzen ahalko da, 30.000 euroan gehienez ere, Nafarroako Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 31. artikuluan ezarritakoaren arabera, 3.a.1 puntuan aurreikusitako kasuetan eta b apartatuan ezarritako baldintzak betetzen badira.

5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Nafarroako Gobernuko Dirulaguntzen Datu Baseari jakinaraztea.

6. Deialdi honen, oinarri arautzaileen eta egintzen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute interesdun diren administrazio publikoek, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe aurretik errekerimendua egin ahal izatea Nafarroako Gobernuari, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Administrazio publiko ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearekin bat.

7. Ebazpen hau igortzea Barne Zuzendaritza Nagusiko Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzura eta Suhiltzaileen eta Babes Zibilaren Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegora.

Iruñean, 2023ko otsailaren 22an.–Barneko zuzendari nagusia, Amparo López Antelo.

NAFARROAKO UDALEI DIRULAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA, BASO-SUTEEN ARRISKUARI ERANTZUTEKO UDAL JARDUKETA PLANA EGIN DEZATEN 2023AN. OINARRI ARAUTZAILEAK

1.–Deialdiaren xedea eta helburua.

Deialdi honen xedea da araubidea ezartzea Nafarroako udalei dirulaguntzak emateko, baso-suteen arriskuari erantzuteko udal jarduketa planak egin ditzaten 2023an.

Diruz lagundutako jarduera onura publiko edo sozialekoa da plan horiek garrantzitsuak direlako, mekanismo gisa, baso-suteak gertatzeko arriskua dagoenean esparru organiko eta funtzional bat ezarrita edukitzeko, tokian-tokian. Izan ere, esparru horretan ezartzen dira hartu beharreko neurriak, larrialdiari aurre egiteko behar diren giza baliabideak eta bitartekoak eta aurreikusitako egoera gertatuz gero esku hartu beharko duten agintari, organismo eta zerbitzuak koordinatzeko eskema.

2.–Aurrekontuko zuzkidura.

Deialdi honen bidez ematen diren dirulaguntzak Nafarroako Gobernuaren 2023ko ekitaldirako Gastuen Aurrekontuko "Udal jarduketa planak sustatzeko dirulaguntzak" izeneko 054001 02500 4609 134103 partidaren kargura finantzatuko dira, aurrekontuan dagoen kontsignazioa agortu arte, hots, 52.000 euro.

Aurrekontuko zuzkidura hori handitzen ahalko da, 30.000 euroan gehienez ere, Nafarroako Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 31. artikuluan ezarritakoaren arabera, 3.a.1 puntuan aurreikusitako kasuetan eta b apartatuan ezarritako baldintzak betetzen badira.

3.–Onuradunak eta betebeharrak.

Honako baldintza hauek betetzen dituzten Nafarroako udalak izan daitezke onuradunak:

a) Baso-suteen arriskuari erantzuteko udal jarduketa plana izatera behartuta dauden udalerrien zerrendan egotea, bat etorriz Nafarroako Gobernuak 2022ko azaroaren 30ean hartutako erabaki bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Baso-suteetarako Babes Zibileko Larrialdi Plan Bereziaren 3.2 puntuan ezarritakoarekin.

b) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak betetzea.

4.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Dirulaguntzaren zenbatekoa baso-suteen arriskuari erantzuteko udal jarduketa plana egitearen kostuaren %50 (BEZa barne) finantzatzeko behar adinakoa izanen da; 3.000 eurokoa, gehienez, onuradun bakoitzeko.

5.–Gastu diruz lagungarriak eta egin beharreko lanean bete beharreko baldintzak.

Nafarroako udalen baso-suteen arriskuari erantzuteko udal jarduketa planak egiteko gastuak izanen dira diruz lagungarriak, baldin eta gastu horiek 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko urriaren 2ra bitartean egin eta ordaindu badira, bi egun horiek barne. Ondorio horietarako, fakturazioaren eguna zein den, horixe hartuko da gastua egin den eguntzat.

Baso-suteen arriskuari erantzuteko udal jarduketa plana egiteko men egin beharko zaio Nafarroako Foru Komunitateko Baso-suteetarako Babes Zibileko Larrialdi Plan Bereziaren (INFONA) 3. eranskinean –Tokiko jarduketa planak– ezarritakoari.

6.–Prozedura antolatu, instruitu eta ebazteko ahalmena duten organoak.

Deialdi honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, laguntzak emateko prozeduraren gaineko ordenamendu eta instrukzio eginkizunak Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuari esleitu zaizkio. Oinarri arautzaileotan "instrukzio organoa" aipatzen delarik, ulertzen da zerbitzu hori aipatzen dela.

Laguntzak emateko prozedura ebazteko eskumena Barne Zuzendaritza Nagusiari dagokio.

7.–Eskaerak aurkeztea, eskatzen diren agiriak eta betekizunak frogatzea.

7.1. Epea.

Eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

7.2. Aurkezteko modua.

Laguntzen eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa helbidean zuzenean edo Nafarroako Gobernuaren Atariko Tramiteen Katalogoan deialdi honen fitxan dagoen estekaren bidez.

Eskaerak Barne Zuzendaritza Nagusiko Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzura zuzenduko dira.

Interesdunen batek bertaratuta aurkezten badu eskaera, modu telematikoan aurkeztuz zuzen dezala eskatuko zaio. Ondorio horietarako, ulertuko da zuzenketaren eguna dela aurkezpen eguna.

7.3. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Laguntza-eskaerak oinarri hauetako I. eranskinean ageri den ereduaren arabera aurkeztuko dira, bertan aipatzen diren agiriak nahitaez erantsita.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarriak onartzea.

7.4. Zuzenketa.

Dirulaguntza-eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa eransten ez bada edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66. artikuluan ezarritako baldintzetakoren bat betetzen ez bada, interesdunari errekerimendua eginen zaio, errekerimendua jakinarazi eta biharamunetik hasita 10 egun balioduneko epean okerra zuzen dezan, eta adieraziko zaio ezen, hala egiten ez badu, eskaerari uko egiten diola ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

8.–Dirulaguntzak emateko prozedura eta eskaerak baloratzeko irizpideak.

8.1. Laguntzak emateko prozedura.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubidearen prozedura arrunta izanen da.

Norgehiagokako lehiatzat hartuko da dirulaguntzak emateko aurkezten diren eskaerak alderatzea, lehentasunaren arabera ordenatzeko, oinarri arautzaileetan eta deialdian ezarri diren balorazio irizpideei jarraikiz, eta irizpide horien arabera balorazio hoberena lortu duten eskaerei dirulaguntza esleitzea, deialdian ezarritako muga eta kreditu erabilgarriarena gainditu gabe.

8.2. Eskaerak baloratzeko irizpideak.

Puntuazio altuenetik txikienera arteko lehentasun hurrenkera bat ezartzearen ondorioetarako, eskaerak irizpide hauen arabera baloratuko dira:

1. Udalerria baso-suteetarako arrisku handiko eremu baten barruan egotea, Nafarroako Gobernuak 2022ko azaroaren 30ean hartutako erabaki baten bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Baso-suteetarako Babes Zibileko Larrialdi Plan Bereziaren (INFONA) 3.2 puntuan (Lurraldearen zonakatzea) ezarritakoaren arabera: 10 puntu gehienez. Aipatutako irizpidea erabiliz puntu kopuru bat emanen zaio udal bakoitzari, honela:

UDALERRIA ARRISKU HANDIKO EREMUAREN BARRUAN EGOTEA

PUNTU KOPURUA

ARRISKUA BAI UDAN BAI NEGUAN

10

ARRISKUA UDAN BAKARRIK

5

ARRISKUA NEGUAN BAKARRIK

5

2. Baso-suteen maiztasuna; kontuan hartuko da udalerri bakoitzean hektarea batetik gorako lur-eremuak kaltetu dituzten suteen kopurua, 2002tik 2021era, biak barne: 5 puntu gehienez. Bat etorriz III. eranskineko taularekin, zeina Nafarroako Gobernuak baso-suteen inguruan dituen estatistiketatik lortu baita, udal bakoitzari aipatu irizpidearen arabera dagozkion puntuak esleituko zaizkio, honela:

SUTE KOPURUA

PUNTU KOPURUA

≥ 50

5

20 ≤ eta < 50

4

10 ≤ eta < 20

3

5 ≤ eta < 10

2

1 ≤ eta < 5

1

3. Udalerritik suhiltzaile-etxe hurbilenera dagoen distantzia; ulertuko da baso-sutea gertatzeko arrisku handiagoa dagoela suhiltzaileen-etxe hurbilena urrutiago daukan udalerrian: 5 puntu gehienez. Kontuan hartuko da zer distantzia dagoen, kilometrotan, 112 SOS Nafarroak erabili ohi duen Open Route Service aplikazioak zehazten duen ibilbide laburrena aintzat harturik, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko erreferentziako suhiltzaile-etxetik (urriaren 20ko 112/2020 Foru Aginduaren araberakoa) udalerri horretan erreferentziako suhiltzaile-etxetik urrutien dagoen biztanleguneraino, zeina Nafarroako geoatariaren IDENA bisorean "Biztaleguneen mugatzea" geruzan sartuta egon beharko baitu. Distantzia horren arabera, udal bakoitzari puntu kopuru bat esleituko zaio, honela:

DISTANTZIA NSZko
SUHILTZAILE-ETXE HURBILENERA

PUNTU KOPURUA

≥ 20 km

5

15 ≤ eta < 20 km

4

10 ≤ eta < 15 km

3

5 ≤ eta < 10 km

2

0 ≤ eta < 5 km

1

8.3. Eskaeren balorazioa:

Instrukzio organoak tramitatu, aztertu eta ebaluatuko ditu aurkeztutako eskaerak, oinarriotan ezarritako irizpide eta lehentasunekin bat, erreferentziatzat harturik, baita ere, Nafarroako Gobernuak 2022ko azaroaren 30ean hartutako erabaki baten bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Baso-suteetarako Babes Zibileko Larrialdi Plan Berezia (INFONA) prestatzean baso-suteen arriskua ikusteko egin zen azterketa. Behar den ebazpen proposamena eginen du, eta txosten bat, non adieraziko baita erakunde onuradunek dirulaguntzak hartzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituztela.

Udal guztiek aurkeztutako eskaerak sailkatuko ditu instrukzio organoak, eta hurrenkera ordena ezarriko du.

Balorazio irizpide guztiak aplikatu ondoren eskatzaile batzuk (bi edo gehiago) berdindurik badaude, oinarri hauen aurreko ataleko 1. balorazio irizpidean puntuazio handiena duen eskatzailearen alde ebatziko da; berdinketak badirau, berriz, 2022ko urtarrilaren 1ean biztanle gehien dituen eskatzailearen alde, Estatistikako Institutu Nazionalak 2022rako argitaratutako populazio zifra ofizialekin bat. Aurreko irizpideak aplikatu ondoren ere berdinketak badirau, zozketa bidez ebatziko da.

9.–Dirulaguntza ematea.

Eskaerak ebaluatu ondoren, eta instrukzio organoak egindako ebazpen proposamena ikusita, Barne Zuzendaritza Nagusiak ebatziko du dirulaguntzak ematea aurreko oinarrian ezarritako irizpideen arabera puntuazio handiena lortu duten eskatzaileen alde, aurrekontuko kontsignazioaren gehieneko muga gainditu gabe.

Aurrekontuan diru kontsignazio aski ez badago eta, horren ondorioz, erabilgarri dauden funtsak eskaera bati legokiokeen dirulaguntza guztia estaltzeko adinakoak ez badira, organo kudeatzaileak partidan gelditzen den diru kopurua esleituko dio, partida agortu arte.

Ebazpen arrazoitu batean, dirulaguntza hartuko duten eskatzaileen zerrenda jasoko da, adierazita helburua eta emandako zenbatekoa, baita ezesten diren gainerako eskaerak ere, halakorik bada, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 21. artikuluan xedatu bezala.

Laguntzak emateko ebazpena 3 hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epe hori bukatuta, interesdunek eskaera ezetsi dela ulertzen ahalko dute. Hala ere, Administrazioa beharturik dago ebazpena ematera.

Dirulaguntzak emateko ebazpena Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko da, www.nafarroa.eus helbideko zerbitzuen katalogoan dagokion fitxan.

Berariazko edo presuntziozko ebazpenaren aurka, interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute; horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

10.–Epea, justifikatzeko modua eta ordainketa.

10.1. Entitate onuradunek 2023ko urriaren 2an beranduenez aurkeztu beharko dituzte, telematikoki eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoaren bitartez, Nafarroako Gobernuko Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuari zuzenduta, honako agiri hauek:

1.–Egindako planaren kopia digitala.

2.–Egindako gastuaren faktura osoa.

3.–Faktura hori ordaindu izanaren egiaztagiria.

4.–Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideei buruzko erantzukizunpeko adierazpena, II. eranskinaren arabera.

Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuak egiaztatuko du udal planek eduki eta gidalerro gutxienekoak txertatu dituzten, eta horren gaineko txostena eginen du. Gutxieneko eduki eta gidalerro horiek Nafarroako Foru Komunitateko baso-suteetarako Babes Zibileko Plan Berezian (INFONA) jasotakoak dira. Gutxieneko eduki eta gidalerroak jasotzen ez badira, esleitutako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

10.2. Laguntzak aldi bakar batean ordainduko dira. Benetan egin eta justifikatutako gastua aurrekontuan jasotako gastuaren zenbatekoa baino txikiagoa bada, laguntzaren zenbatekoa benetan egindako gastuaren araberakoa izanen da, deialdi honen 4. oinarrian ezarritakoarekin bat. Laguntzaren zenbatekoa ez da inoiz izanen egindako jardueraren kostua baino handiagoa.

11.–Onuradunek bete beharrekoak.

Dirulaguntzen onuradun diren udalek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak betetzea.

b) Laguntza erabiltzea soilik baso-suteen arriskuari erantzuteko udal jarduketa plana egiteko. Laguntza emateko ebazpenean aintzat hartutako baldintzak nola edo hala aldatuz gero, Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuari jakinarazi beharko zaio.

c) Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuaren aurrean justifikatzea betebehar eta baldintzak bete direla.

d) Diruz lagundutako jarduera bera finantzatzen duten beste laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk lortu izanaren berri ematea Barne Zuzendaritza Nagusiko Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuari. Egoera hori jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den justifikatu baino lehen.

e) Laguntzak emateko ebazpen proposamena egiten den unean, tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

f) Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuari ematea dirulaguntzaren xedeko jarduerari buruz behar duen informazio guztia.

g) Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako jarduketa nola betetzen ari den egiaztatzeko lanak onartzea uneoro.

h) Diruz lagundutako jarduerak Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin egin direla aipatzea egiten diren edozein eratako iragarkietan edo publizitatean.

12.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

Deialdi honen xedeko dirulaguntzak bateragarriak dira beste edozein dirulaguntzarekin, beste administrazio publiko batzuenak izan, beste erakunde publiko edo pribatu batzuenak, edo partikularrenak, Espainiakoak nahiz nazioartekoak.

Deialdi honetako dirulaguntzen xedeko jarduerak egiteko ematen diren dirulaguntzen zenbateko osoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo jarduera horietarako beste dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide propio batzuekin batuta, entitate onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

13.–Onuradunaren betebeharrak ez betetzea eta itzulketa.

Oinarri hauetan edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, dirulaguntza osoa edo zati bat kobratzeko eskubidea galduko da eta/edo kobratutako dirua itzuli beharko da, hori guztia bat etorriz arau horren 35. artikuluan xedatutakoarekin.

Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutze interesak ordaintzeko eskatzea.

Laguntza emateko ebazpenean ezarritako gastua justifikatu ezean, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

Dirulaguntza erabiltzen baldin bada eman zen helburuetarako ez beste batzuetarako, Barne Zuzendaritza Nagusiak ebazpena emanen du dirulaguntza osorik itzuli behar dela erabakitzeko, berandutze interesak barne.

14.–Erantzukizuna eta zehapen araubidea.

Arau-hauste eta zehapenetarako, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa (42. artikulua eta hurrengoak) aplikatuko da.

Zehapen prozedura izanen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarrita dagoena, baina kontuan harturik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean araututako berezitasunak.

15.–Errekurtsoak.

Dirulaguntzaren oinarri arautzaileen eta haien aplikazioan ematen diren egintzen kontra, interesdun diren administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Administrazio publiko ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean ezarritakoarekin bat.

16.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri arautzaile hauetan espresuki ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa aplikatuko da, bai eta aplikatu beharreko gainerako arauak ere.

17.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, emandako dirulaguntzak jendaurrean jarriko dira Nafarroako Gobernuaren http://www.nafarroa.eus webgune ofizialean eta Dirulaguntzen Datu-base Nazionalean, adierazirik deialdia, aurrekontuko zein programari eta kredituri egotzi zaizkien, onuraduna, emandako zenbatekoa eta dirulaguntzaren xedea.

I. ERANSKINA

NAFARROAKO UDALEI DIRULAGUNTZAK EMATEKO ESKAERA, BASO-SUTEEN ARRISKUARI ERANTZUTEKO UDAL JARDUKETA PLANA EGIN DEZATEN 2023AN

Izen-deiturak: .........................................................................................................................................

NANa: ...............................................................................................................................................

Telefonoa: ..............................................................................

Helbide elektronikoa: .............................................................................................................................

Honako hau ordezkatuz:

Udala: ...............................................................................................................................................

IFZ: ...................................................................................................................................................

Helbidea: ..........................................................................................................................................

Telefonoa: ..............................................................................

Helbide elektronikoa: .............................................................................................................................

HARTZAILEA: Barne Zuzendaritza Nagusiko Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzua

ESKAERA: ..................................(e)ko Udalerako dirulaguntza, baso-suteen arriskuari erantzuteko udal jarduketa plana egiteko, Barneko zuzendari nagusiaren ..........[data]..........(e)ko ..../2023 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiko oinarrien arabera (2023ko ....... Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ..........[data]..........(e)koa).

Oinarri arautzaile horietan ezarritakoarekin bat:

1. Adierazten du deialdiaren 3. oinarrian eskatzen diren baldintzak betetzen dituela.

2. Adierazten du ez duela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debekurik.

3. Dirulaguntzaren xede den jarduerari dagokionez adierazten du:

[ ] Ez duela eskuratu edo eskatu administrazio honen, beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren, Estatukoen edo nazioartekoen, inolako laguntza edo dirulaguntzarik.

[ ] Administrazio honen, beste administrazio publiko batzuen, erakunde publiko edo pribatuen nahiz partikularren, Estatukoen edo nazioartekoen, dirulaguntza edo laguntza hauek eskuratu/eskatu dituela:

ZEIN ENTITATERI ESKATU ZAION
LAGUNTZA

ESKATUTAKO
ZENBATEKOA

LAGUNTZAREN EGOERA
(eskatu da/onartu da/ordaindu da)

4. Datuak eguneratzeari dagokionez, aitortzen du Babes Zibilerako Zerbitzuari idatziz adieraziko diola, 15 eguneko epean gehienez, adierazpen honetan zehaztutako dirulaguntzetan izaten den edozein aldaketa.

5. Honako dokumentazio hau eransten du:

–Baso-suteen arriskuari erantzuteko udal jarduketa plana egitearen kostua (BEZa barne) zehazten duen aurrekontua, edo adjudikazioaren erabakiaren ziurtagiria.

–Udal idazkaritzaren ziurtagiria, adierazten duena udalak deialdiko 3. oinarrian adierazitako betebehar guztiak betetzen dituela.

6. [ ] Baimena ematen dio organo kudeatzaileari behar diren datuak kontsulta ditzan egiaztatzeko zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean dagoela, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2015 Foru Legearen 9.e) artikuluan ezarritakoaren arabera.

[ ] Kontra egiteko eskubidea:

Nik,...........................................................................................................................
jaunak/andreak (NAN zk.:............................), ez dut baimenik ematen ................................................................................................................................................. kontsultatzeko, arrazoi hauengatik:...............................................................................................................................

..........................................(e)n, 2023ko...............................aren........(e)(a)n

(Sinadura)

Izen-abizenak: ..........................................................................................................................

BABES ZIBILEKO ETA LARRIALDIETAKO ZERBITZUA

II. ERANSKINA

DIRUZ LAGUNDUTAKO JARDUERAK FINANTZATZEKO LORTUTAKO

BESTE DIRULAGUNTZA, LAGUNTZA, SARRERA EDO BALIABIDEEI BURUZKO AITORPEN EREDUA

Izen-deiturak: .........................................................................................................................................

NANa: ................................................................................................................................................

Honako hau ordezkatuz:

IFZ: ...................................................................................................................................................

Helbidea: ................................................................................................................................................

Barneko zuzendari nagusiaren ..........[data]..........(e)ko........./2023 Ebazpenaren bidez deialdi bat onetsi zen Nafarroako udalei dirulaguntzak emateko, baso-suteen arriskuari erantzuteko udal jarduketa plana egin dezaten (2023ko ...... Nafarroako Aldizkari Ofiziala, .............[data]...............(e)koa). Erakunde hau dirulaguntza horien onuraduna denez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearekin bat, eta diruz lagundutako jarduerari dagokionez,

ADIERAZTEN DUT:

[ ] Ez duela eskuratu administrazio honen, beste administrazio publiko batzuen, edo erakunde publiko, pribatuen nahiz partikular batzuen aldetik, ez Espainian, ez nazioartean, inolako dirulaguntzarik, laguntzarik, sarrerarik edo baliabiderik.

[ ] Eskuratu direla administrazio honen, beste administrazio publiko batzuen, edo erakunde publiko, pribatuen nahiz partikular batzuen aldetik, Espainian edo nazioartean, dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabide hauek:

ERAKUNDEA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Idazkaria

Stua.:

Ontzat emana

Alkatea

Stua.:

III. ERANSKINA

Taulak, udalerrien arabera, balorazio irizpideetarako

1. Baso-suteetarako arrisku handiko eremuan sartu diren udalerriak, arriskua dagoelako hala udan nola neguan.

Nafarroako Gobernuak 2022ko azaroaren 30ean hartutako erabaki baten bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Baso-suteetarako Babes Zibileko Larrialdi Plan Bereziaren (INFONA) 3.2 puntuan (Lurraldearen zonakatzea) ezarritakoaren arabera.

2. Baso-suteen maiztasuna udalerri bakoitzean.

2002 eta 2021 bitartean gutxienez hektarea bat kaltetu duten baso-suteen gainean Nafarroako Gobernuak dituen estatistika datu ofizialen arabera.

UDALERRIA

1. IRIZPIDEA.

2. IRIZPIDEA.

ARRISKUA UDAN

ARRISKUA NEGUAN

SUTE KOPURUA

Abaigar

X

2

Abartzuza

X

0

Allin

X

5

Allo

X

13

Altsasu

X

12

Antzin

X

0

Antsoain

X

X

1

Araitz

X

X

1

Arakil

X

5

Arantza

X

28

Areso

X

X

2

Arguedas

X

12

Aiegi

X

X

3

Barañain

X

X

1

Baztan

X

538

Beraskoain

X

X

1

Bera

X

X

21

Beriain

X

8

Berriozar

X

X

0

Betelu

X

X

1

Buñuel

X

16

Burlata

X

X

0

Cadreita

X

24

Kaseda

X

17

Castejón

X

10

Cintruénigo

X

42

Ziritza

X

X

1

Deikaztelu

X

4

Doneztebe

X

X

19

Etxarri

X

X

0

Elgorriaga

X

X

3

Eneritz

X

0

Lizarra

X

X

8

Ezkabarte

X

11

Fitero

X

16

Fontellas

X

5

Galar

X

11

Uharte

X

X

9

Ibargoiti

X

3

Igantzi

X

X

3

Iguzkitza

X

X

2

Irurtzun

X

0

Ituren

X

23

Iturmendi

X

2

Itza

X

4

Lakuntza

X

X

1

Larraun

X

X

31

Lekunberri

X

X

0

Leotz

X

12

Lerga

X

1

Lesaka

X

13

Ledea

X

4

Lodosa

X

38

Irunberri

X

8

Luzaide

X

15

Martzilla

X

9

Milagro

X

16

Monteagudo

X

37

Murchante

X

18

Murieta

X

X

1

Muruzabal

X

2

Orkoien

X

2

Iruña

X

X

4

Petilla Aragoi

X

0

Gares

X

13

Puiu

X

11

Ribaforada

X

17

San Adrián

X

6

San Martin Unx

X

13

Zangoza

X

12

Tebas-Muru Artederreta

X

4

Tutera

X

57

Uharte Arakil

X

X

2

Uxue

X

17

Urdazubi

X

X

13

Eguesibar

X

8

Deierri

X

17

Valtierra

X

10

Viana

X

32

Villatuerta

X

2

Atarrabia

X

X

0

Esa

X

X

4

Zabaltza

X

2

Zizur Nagusia

X

2

Zugarramurdi

X

28

Iragarkiaren kodea: F2303393