56. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALTSASU

Gora jotzeko 23-00005 errekurtsoa, deialdi honen onespenaren aurkakoa: deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

2023ko otsailaren 17an, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren jakinarazpen bat sartu zen Altsasuko Udalaren erregistroan. Haren bidez, aditzera eman zen María Luz Sanzek gora jotzeko errekurtso bat jarri duela, "CERMI Navarra, Comité de Entidades Representantes de Personas con Discapacidad de Navarra" delakoaren izenean eta haren ordezkari gisa, Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako Patronatuaren Zuzendaritza Batzordeak 2022ko azaroaren 21ean hartutako erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez, deialdi bat onetsi zen, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.

Hortaz, 10 egun balioduneko epea ematen zaie espedientean interesa duten pertsonei epaitegi horretan ager daitezen, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, toki entitateen egintzak eta erabakiak aurkaratzearen arlorako.

Altsasun, 2023ko martxoaren 9an.–Patronatuko burua, Pedro Jiménez Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2304127