56. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

2023ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, 2023ko martxoaren 7an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak eta 2023ko plantilla organikoa.

Aipatu espedienteak jendaurrean egonen dira Idazkaritzako iragarki-taulan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek espedienteak azter ditzakete eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzakete.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko dira 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra eta plantilla organikoa, eta bete eginen da haren laburpena argitaratzeko tramitea.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 235. artikuluak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Ezkarozen, 2023ko martxoaren 7an.–Batzordeburua, Pedro Mascaray Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2304067