56. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

24/2023 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren otsailaren 9ko 10/2023 Ebazpenean dagoen akats bat zuzentzen baita.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren otsailaren 9ko 10/2023 Ebazpenaren bidez, 2023. urtean Lanbide Heziketako heziketa zikloetan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probetarako deia egin eta proba horien egutegia ezartzen da Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako.

Ebazpen horren II. eranskinean akats bat atzeman da, behin-behineko zerrendei (onartutakoak eta egokitzapenak) erreklamazioak egiteko epearen datei dagokiona.

Aztertu da Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak aurkeztu duen txostena Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren otsailaren 9ko 10/2023 Ebazpenari buruz, zeinaren bidez 2023. urtean Lanbide Heziketako heziketa zikloetan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probetarako deia egin eta proba horien egutegia ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea otsailaren 9ko 10/2023 Ebazpenaren 2. eranskina, behin-behineko zerrendei (onartutakoak eta egokitzapenak) erreklamazioak egiteko epearen datei dagokion atalean. Ebazpen horren bidez, 2023. urtean Lanbide Heziketako heziketa zikloetan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probetarako deia egin eta proba horien egutegia ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako. Hauxe da aldaketa:

Honako hau dioen tokian: "2023ko apirilaren 10etik 14ra (14:00ak arte)"

Honako hau behar du: "2023ko apirilaren 17tik 19ra (14:00ak arte)"

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura, eta Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura; halaber, Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzura, Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzura, eta Lan Aktibaziorako eta Lurralde Koordinaziorako Zerbitzura, denak Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzukoak; Arte Ikasketen Atalera, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Eskolatze Bulegora, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora eta ukitutako ikastetxeetara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko martxoaren 6an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

Iragarkiaren kodea: F2304043