56. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Errebokatzea Ilarregiko Kontzejuaren alde egindako edateko uraren hornidurako eta saneamenduko eskumenen eskuordetza

Ultzamako Udalak, 2023ko otsailaren 15ean egin ohiko osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen, udalkideen legezko kopuruaren gehiengo osoak aldeko botoa emanik:

ERABAKIA:

–Errebokatzea edateko uraren hornidurako eta saneamenduko eskumenen eskuordetza, Ilarregiko Kontzejuari dagokionez, Ultzamako Udal honek eskuordetu baitzizkion kontzeju horri 1990eko abenduaren 19an.

–Horretarako, erabaki da Ultzamako Udalak bere gain hartzea orain arte Ilarregiko Kontzejuaren esku egon diren eskubide eta betebehar guztiak, edateko uraren hornidurako eta saneamenduko eskumenei dagokienez.

–Erabaki hau igortzea Ilarregiko Kontzejuari, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateari eta NILSA enpresa publikoari.

–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluko 3. apartatuaren edukiarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Larraintzarren (Ultzama), 2023ko otsailaren 15ean.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2303830