56. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Tokiko Gobernu Batzarreko kidea izendatzea

Tuterako Udaleko alkateak honako hau erabaki du martxoaren 3ko 470/203 Ebazpenaren bidez:

1.–Beatriz Ochoa Ariza izendatzea Tokiko Gobernu Batzarreko kide. Ángel Sanz Alfaro ordezkatuko du Nafarroako Alderdi Sozialistako udal-taldearen ordezkari gisa.

2.–Ochoa andrea Tuterako Udalaren zazpigarren alkateorde izendatzea (Sanz jauna zegoen ordena berean).

3.–Eraginik gabe uztea, indarrean uste litekeen orotan, izendapen honi dagokionez lehenago emandako xedapen guztiak.

4.–Ebazpen honen berri ematea Udaleko Osoko Bilkurari eta Tokiko Gobernu Batzarrari, egiten duten lehen bilkuran; Ochoa andreari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, nahiz eta sinatzen denetik aitzina izanen duen indarra.

Tuteran, 2023ko martxoaren 3an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2303764