56. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Sunbillako Udalak, 2023ko martxoaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2023ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Sunbillan, 2023ko martxoaren 7an.–Alkatea, Amets Inda Gorriaran.

Iragarkiaren kodea: L2303904