56. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

48/2023 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Vianako eta Mendabiako udal mugartean goi tentsioko instalazio elektriko baterako aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira, bai eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen ere.

2022ko abuztuaren 12an, abenduaren 26ko 24/2013 Legean xedatutakoarekin bat etorriz, Carlos Sobrino San Martín jaunak, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU ordezkatuz, instalazio elektriko hau egiteko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eskatu zituen, baita instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzeko ere:

–Eskatzailea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

–Espedientea: SAT11389 (Erref.: 1337 - 101114923 NA/na).

–Instalazioaren kokalekua: Vianako eta Mendabiako udal-mugarteak.

–Helburua: inguru horretako hornidura elektrikoaren segurtasuna hobetzea eta beharrezko diren euskarrien kopurua optimizatzea.

–Ezaugarri teknikoak: 13,2 kV-eko zirkuitu bakuneko aireko linea berritzea, "Viana-Mendabia" tentsio ertaineko aireko linearen 87. euskarriaren eta "Lodosa-Mendabia" tentsio ertaineko aireko linearen 184. euskarriaren artean. Honako jarduketa hauek eginen dira:

  • 13,2 kV-eko zirkuitu bakuneko linea elektrikoa, "Viana-Mendabia" (4625-L12).
    • Linea orokorra: eraiki beharreko tartea 2.109 metro luze da, eta 11 euskarri izanen ditu, 87. eta 112. euskarrien artean. Dagoen linea desmuntatuko da (guztira, 20 euskarri tarte horretan).
    • 1. desbiderapena (partikularra): eraiki beharreko tartea 19 metro luze da. Luzera bereko linea desmuntatuko da.
    • 2. desbiderapena (partikularra): eraiki beharreko tartea 19 metro luze da. Luzera bereko linea desmuntatuko da.
  • 13,2 kV-eko zirkuitu bakuneko linea elektrikoa, "Lodosa-Mendabia" (4632-L05).
    • Linea orokorra: eraiki beharreko tartea 2.483 metro luze da, eta 15 euskarri izanen ditu, 112. eta 184. euskarrien artean. Dagoen linea desmuntatuko da (guztira, 25 euskarri tarte horretan).
    • 1. desbiderapena (partikularra): eraiki beharreko tartea 42 metro luze da. Luzera bereko linea desmuntatuko da.
    • 2. desbiderapena (partikularra): eraiki beharreko tartea 41 metro luze da. Luzera bereko linea desmuntatuko da.
    • 3. desbiderapena (partikularra): eraiki beharreko tartea 58 metro luze da. Luzera bereko linea desmuntatuko da.

–Gauzatze materialaren aurrekontua: 373.376,26 euro.

Abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betez, hogeita hamar egunez jendaurrean jarri ziren aurkeztutako proiektua, eta instalazioak eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda. Horretarako, iragarki bat argitaratu zen 2022ko 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 22koan, baita Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarien 2022ko irailaren 23ko edizioetan, eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren Atarian ere.

Halaber, dokumentazioa Mendabiako eta Vianako Udalei igorri zitzaien, epe berean jendaurrean jar zezaten. Egintza hori egiaztatzen duten eginbideak daude espedientean.

Aldi berean, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikuluak aplikatuz, eragindako honako erakunde hauei kontsulta egin zitzaien:

ERAKUNDEA

TXOSTENAREN DATA

1.

Mendabiako Udala

2022/09/30

2.

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia

2022/10/17

3.

Ingurumen Zuzendaritza Nagusia

2022/11/15

4.

Vianako Udala

2022/11/28

5.

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

Erantzunik ez

6.

Jurramendiko Mankomunitatea

Erantzunik ez

Mendabiako Udalak jakinarazi zuen egin nahi den jarduketa bateragarria dela udal plangintzarekin, eta jarduera baimengarria dela.

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren Zainketa Zerbitzuak txostena eman zuen, linearen aipatu berritzeak bete behar dituen baldintza teknikoak jasoz, eta adierazi zuen sustatzaileak Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren nahitaezko baimenaren eskaera aurkeztu beharko duela eginen diren lanak zehatz-mehatz definitzen dituen dokumentazio teknikoarekin batera.

Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak, zehazki, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak aldeko txostena eman zuen, abelbideen gaineko eragina minimizatzeko kontuan hartu beharreko zenbait baldintzarekin.

Vianako Udalak jakinarazi du jarduketa indarrean dagoen hirigintzako udal plangintzarekin bateragarria dela, txostenean jasotzen diren oharrekin.

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak eta Jurramendiko Mankomunitateak ez dute erantzunik eman eta proiektuak ez du alegaziorik jaso.

Txosten guztiak I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresari bidali zaizkio, eta hark adierazi du ados dagoela eta ezarritako baldintza teknikoak onartzen dituela.

Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak azaroaren 14an emandako 383E/2022 Ebazpenaren bidez, Ingurumen Ukipenetarako aldeko Txostena eman zen, zenbait neurri aplikatzeko baldintza ezarrita. Besteak beste, hegazti fauna elektrokutatzeko arriskua murriztea, gutxienez 1 metroko distantzia gordez euskarri gurutzetaren eta eroaleen artean, eta 1,5 metroko distantzia, eroaleen artean.

Lehendik dagoen linea elektrikoa berritzen denez trazadura aldatu gabe, jarduketarako ez da beharrezkoa lurzoru urbanizaezinetako baimena izatea, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 110.2. artikuluan zehaztutakoari jarraituz.

Proiektuak eragindako ondasunen eta eskubideen zerrendan ez da aldaketarik izan espedientea izapidetzeko aldian, eta jatorriz 2022ko 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 22koan, argitaratutako bera da.

Adierazitakoarekin bat, eta Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak (2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa) erabiliz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Sektore Publiko Instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betetzeko,

EBAZTEN DUT:

1. Administrazio baimena ematea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aipatutako instalaziorako.

2. Zehazki deklaratzea instalazioak onura publikoa duela, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun gisa agertuko da desjabetze espedientean.

3. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

4. Onestea instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua, Marcos Hernando Tuesta industria ingeniari teknikoak sinatua. Hogeita lau hilabete eman zaizkio obrak burutzeko.

5. Instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera gauzatu beharko dira, eta honako arau hauetan xedatutakoa bete beharko dute: Goi-tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua; Goi-tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua; eta Goi-tentsioko linea elektrikoetan hegazti faunaren talken eta elektrokuzioen aurka babesteko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretua.

6. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaeraren ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua.

7. Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren emakida, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

8. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Biodibertsitatearen Zerbitzuari, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuari eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

10. Ebazpen hau I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, Jurramendiko Mankomunitateari eta eragindako ondasun eta eskubideen titularrei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente zenbakia adierazi beharko da.

11. Ebazpen hau Mendabiako Udalari eta Vianako Udalari jakinaraztea, eta aditzera ematea beronen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2023ko otsailaren 28an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2303671