56. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

22-02043 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa, 2022ko plantilla organikoaren behin betiko onespenaren aurka

22-02043 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa jarri da Olaztiko Udalak 2022ko irailaren 15ean egin osoko bilkuran hartutako erabaki baten aurka, hain zuzen, 2022ko plantilla organikoaren behin betiko onespenari dagokionez. Bada, Udalak, alkatearen 2023ko otsailaren 17ko 45. Ebazpenaren bidez, erabaki du aipatutako espedientea Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea, eta interesdunak epatzen ditu auzitegi horretan agertu ahal izan daitezen hamar egun balioduneko epean, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan ezarritakoarekin, betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketan.

Aipatu erabakian xedatua betez, eta bat etorriz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), honako hau argitaratzen da eta espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen uziei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Olaztin, 2023ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2303667