56. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

2023ko plantilla organikoaren aldaketa. Hasierako onespena

Irurtzungo Udalak, 2023ko martxoaren 7an egin osoko bilkuran, legez eskatutako quoruma zela, hasiera batez onetsi zuen 2023ko ekitaldiko Udalaren plantilla organikoaren aldaketa. Ondorioak 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta gainerako araudi aplikagarrian xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egongo da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea aztertu eta egoki ikusten dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Irurtzunen, 2023ko martxoaren 7an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2304045